Egutegi fiskala 2024

ZERGA KONTZEPTUA ORDAIN EPEA
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa – aurreko urteko 4. hiruhilekoa Urtarrilaren 2tik 31ra
Ura, estolderia eta hondakinak – aurreko urteko 4. hiruhilekoa Otsailaren 1etik martxoaren 1era
Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga Martxoaren 1etik apirilaren 15era
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa Apirilaren 1etik maiatzaren 2ra
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa Maiatzaren 2tik ekainaren 3ra
Ondasun higiezinen gaineko zerga Maiatzaren 15etik uztailaren 1era
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa Uztailaren 1etik abuztuaren 1era
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa Abuztuaren 1etik irailaren 2ra
Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa) Irailaren 2tik urriaren 1era
Ekonomi jarduera gaineko zerga Urriaren 1etik azaroaren 1era
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa Urriaren 1etik 31ra
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa Azaroaren 1etik abenduaren 2ra
Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...)

Azaroaren 1etik 29ra

Emakida administratiboak (Atxega jauregia, udal baratzak...) Azaroaren 1etik 29ra
 

a) Diru sarrera egiteko epea: Egutegi fiskal honetan agertzen dena

b) Diru sarrera egiteko modua: Helbideratutako agiriak zuzenean kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean bezeroak esandako Banku edo Aurrezki kutxaren kontuan. Helbideratzeke daudenei dagokienez, zorretan dutena ordaintzeko beharrezkoa duten agiria helbide fiskalera bidaliko zaie ohiko postaz.

c) Ordainketarako lekuak: Ondoko erakunde laguntzaileen edozein bulegotan egin daiteke: Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Sabadell, Rural Kutxa edo udal Zergabilketa sailean.

d) Ordainketa epea amaitu bada zorrak sartu gabe, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira. Zerga hauen ezarpen eta eraginkortasunari buruz emandako egintzen aurka, berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango da, administrazioarekiko auzi errekurtsoaren aurretik, borondatez ordaintzeko epean edo hori amaitu ondorengo egunetik aurrera kontatuko den hilabeteko epean.