Hutsik dauden lokalak

Usurbilen hutsik dauden lokaletan jarduera berri bat abian jarri nahi dutenentzat diru-laguntza

DIRULAGUNTZA

Lehen bi urteetako alokairuaren ordainketan laguntzeko izango da.

ONURADUNAK

Usurbilen hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duen edonor, pertsona fisiko nahiz juridikoa, ekintzaile interesatuaren bizilekua edozein izanda, Usurbil edo beste udalerri bat.

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Gehienez ere 7.200 € erabiliko dira 1.urteko alokairurako eta 4.800 € bigarren urterako.

  • Lehenengo urtean alokairu gastuaren % 40a, gehienez ere 300 € hilean.
  • Bigarren urtean alokairu gastuaren % 30a, gehienez ere 200 € hilean.

BALDINTZAK

a) Jardueraren ezaugarriak

  • Jarduera garatu ahal izateko lokalik jabetzan ez izatea.
  • Jarduera garatzeko, hutsik dagoen Usurbilgo merkataritza lokal bat alokairuan hartzea.
  • Jarduera berari dagokion Jardueren gaineko zergan alta emanda egotea, gehienez ere hiru urteko antzinatasunarekin.
  • Ekintzaile eta lokal jabearen artean alokairu kontratua sinatzea.
  • Jardueraren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzen duen proiektua landua izatea, Beterri Buruntza Ekinean zerbitzu aren jarraibideak jarraituz.

b) Lokalaren alokairuaren ezaugarriak

  • Lokalaren alokairuaren prezioa gehienez ere 10 €/ m²ko izango da.
  • Alokairuan hartzen den lokalaren kontratuak 12 hilabeteko iraupena izan beharko du gutxienez.

ESKARIAK AURKEZTEKO LEKUA

Usurbilgo Udaleko Erregistro Nagusia.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA

2019ko irailaren 30ean amaituko da.

Ebazpenak bi epetan emango dira:

  • Lehen ebazpena: 2019ko apirilaren 30 arte aurkeztu dituzten eskariena.
  • Bigarren ebazpena: 2019ko irailaren 30 arte aurkeztu dituzten eskariena.

INFORMAZIO GEHIAGO

Oinarriak (GAO 2019/02/12)

Usurbilgo Udala
Josune Mujika (943371951)
enplegu@usurbil.eus

Beterri-Buruntza ekinean
Nerea Yurrebaso (943304221)
ekinean@andoain.eus