Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Zumetaren murala

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

COVID-19

Koronabirusaren krisia hasi zenetik, egoera oso aldakorra izan da: hasieran, batez ere, informazioa berehala iraungitzen zen. Ordutik sortutako albiste eta baliabide guztiak aurki ditzakezu orri honetan.
Edozein zalantza izanez gero, deitu udaletxera, 943 37 19 51 zenbakira, eta udal-langile batek lagunduko dizu.

Web edukia bistaratu

UDALTZAINGOA

Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Eskuratu ezazu B@kQ giltza

Web edukia bistaratu

Beterri Buruntza emergentziazko laguntzak

Albisteak

Eskola Kiroleko zein klub federatuetako jarduna bertan behera gelditu da Eusko Jaurlaritzaren neurri berrien ondorioz

2020·11·09

Eskola Kiroleko zein klub federatuetako jarduna bertan behera gelditu da Eusko Jaurlaritzaren neurri berrien ondorioz

Kiroldegiko ikastaroek martxan jarraituko dute, egokitzapenak eginda. Kiroldegia 21:00etan itxiko da azken neurriak indarrean dauden bitartean.

Neurri zorrotzagoak agindu ditu Jaurlaritzak Covid19-aren transmisioa eteteko

2020·11·06

Neurri zorrotzagoak agindu ditu Jaurlaritzak Covid19-aren transmisioa eteteko

Taberna eta jatetxeak ixteko agindua eman du, etxeratze-agindua 22:00etatik 06:00etara luzatu eta dendek 21:00etarako itxi beharko dute. Bihartik aurrera, maskararen erabilera derrigorrezkoa da une oro.

Eskola kirolak ohiko jardunari eutsiko dio intzidentzia tasa eremu laranjan mantentzen den bitartean

2020·10·23

Eskola kirolak ohiko jardunari eutsiko dio intzidentzia tasa eremu laranjan mantentzen den bitartean

Eremu gorrira pasatuz gero, aldaketak egongo dira, baina egoera berrira egokitutako neurriak hartu beharko ditu.

Segurtasun neurriak: gaur-gaurkoz Usurbili eragiten dietenak

2020·10·23

Segurtasun neurriak: gaur-gaurkoz Usurbili eragiten dietenak

Eusko Jaurlaritzak egunero argitaratzen duen txosten epidemiologikoan 14 eguneko intzidentzia tasaren arabera 5.000 biztanletik gorako herriak sailkatu ditu: naranja kolorea du Usurbilek, lau larritasun mailen arteko hirugarrena, 427,35eko tasarekin.

Egokitzapenak kiroldegian, zirkulazioa erraztu eta jende pilaketak saihesteko

2020·10·01

Egokitzapenak kiroldegian, zirkulazioa erraztu eta jende pilaketak saihesteko

Astelehenean igeriketa ikastaroak hasiko direnez, zirkulazio marka berriak jarri dituzte kiroldegian, baita txandak egokitu ere.

Hondakinen bilketa Covid19 garaian: jarraibideak

2020·09·23

Hondakinen bilketa Covid19 garaian: jarraibideak

Kutsatzeen arrisku katea mozteko jarraibideak eman dituzte Atez Ateko bulegoak eta udalak.

Erosketa bonu gehiago salgai gaurtik aurrera, herriko saltoki gehiagorekin

2020·09·03

Erosketa bonu gehiago salgai gaurtik aurrera, herriko saltoki gehiagorekin

Elikagaien dendek eta tabernek ere parte hartuko dute Gertuago erosketa bonuen kanpainan: beste 25 saltoki. Guztira, 51.

Ikasturte hasiera kiroldegian: ikastaroak, txandak eta ordutegia

2020·08·27

Ikasturte hasiera kiroldegian: ikastaroak, txandak eta ordutegia

Ohiko ordutegia ezarriko dute irailaren 1etik aurrera. Urtero bezala, hainbat ikastaro eskainiko dituzte, nahiz eta ohi baino erabiltzaile gutxiagorekin izan, areto bakoitzaren edukieraren arabera.

Tabernak, beranduenez, 01:30ean itxi behar direla agindu du Eusko Jaurlaritzak

2020·07·29

Tabernak, beranduenez, 01:30ean itxi behar direla agindu du Eusko Jaurlaritzak

Covid19aren kasu positiboen gorakada medio, neurri murriztaile gehiago ere agindu ditu, jende ugari pila daitezkeen kasuak arautuz. Gaur sartuko dira indarrean.

Irail hasieran erosketa bonu gehiago aterako ditu udalak

2020·07·29

Irail hasieran erosketa bonu gehiago aterako ditu udalak

Gertuago bonuek izandako arrakasta tarteko, beste bonu sorta bat aterako du udalak. Oraingoan, elikagaien dendak eta tabernak ere sartuko dira: beste 25 saltoki inguru.

Udajolasen matrikularen erdia itzuliko da, bertan behera utzitako aldiari dagokiona

2020·07·27

Udajolasen matrikularen erdia itzuliko da, bertan behera utzitako aldiari dagokiona

Udalak eta Noauak bertan behera utzi behar izan zuten Udajolas, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak hedabideen bidez jakinarazi ostean.

1.526.000 euro gutxiago 2020ko udal-aurrekontuetan, Covid19-aren eraginez

2020·07·24

1.526.000 euro gutxiago 2020ko udal-aurrekontuetan, Covid19-aren eraginez

11.532.000 euroko aurrekontu egokitua onartu dute uztaileko osoko bilkuran, EH Bilduren aldeko botoekin; EAJk kontra bozkatu du, eta abstentziora jo du PSE-EEK. Egutegi eta ordenantza fiskal berriak ere onartu dituzte.

Maskara berrerabilgarriak banatuko ditu udalak, etxez etxe

2020·07·24

Maskara berrerabilgarriak banatuko ditu udalak, etxez etxe

Maskara berrerabilgarri higienikoak dira: bost aldiz garbi daitezke. Herritarren Babes Sarearen laguntzarekin banatuko dituzte, datozen ordu eta egunetan, Usurbil 0.0. markarekin.

Bertan behera gelditu da Udajolas, eta eguneko zentroa bihartik aurrera itxita izango da

2020·07·19

Bertan behera gelditu da Udajolas, eta eguneko zentroa bihartik aurrera itxita izango da

Halaxe agindu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, prentsaurrekoan, Covid19-arekin lotutako kasu positiboen gorakadaren ondorioz: dekreturik ez da oraingoz. Bihar hastekotan ziren kiroldegiko udako ikastaroak ere bertan behera gelditu dira.

Udalak herritarrak deitu ditu elkar zaintzera, bando bidez

2020·07·16

Udalak herritarrak deitu ditu elkar zaintzera, bando bidez

Eusko Jaurlaritzak agindutakoaren arabera, maskara derrigorrezkoa da gaurtik aurrera. Inguruko herrietako egoera kontuan hartuta, udalak osasun eta higiene irizpideak bete eta elkar zaintzera deitu ditu herritarrak.

Datozen egunetan hasiko dira itzultzen kiroldegia itxita izan den aldiko abonamenduen zatia

2020·07·14

Datozen egunetan hasiko dira itzultzen kiroldegia itxita izan den aldiko abonamenduen zatia

Hiru hilabetez egon da itxita kiroldegia, eta zati horri dagokion dirua jasoko dute erabiltzaileek; uztaila amaitzerako ordainketa guztiak eginda izatea aurreikusten da.

Kiroldegiaren irekieran beste pauso bat: rokodromoa, aldagelak eta sauna

2020·07·08

Kiroldegiaren irekieran beste pauso bat: rokodromoa, aldagelak eta sauna

Rokodromoa eta gimnasioko aldagelak bihartik aurrera erabili ahal izango dira, nahiz eta mugekin izan; sauna, berriz, hilaren 13tik aurrera irekiko dute.

Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: oharrak eta irizpideak

2020·07·08

Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: oharrak eta irizpideak

Maskara janztea derrigorrezkoa izango da, eta eskuak desinfektatzeko produktuak jarriko dituzte sarreretan.

Kultur Biraren aste honetako ekitaldietarako sarrerak banatu dituzte

2020·06·30

Kultur Biraren aste honetako ekitaldietarako sarrerak banatu dituzte

Mezu elektronikoz jasotako protokolo irizpideak betetzeko eskatu dute antolatzaileek, denen segurtasuna bermatu ahal izateko. Liher eta Izaki Gardenak taldeen kontzertuak 'streaming' bidez emango dituzte, 'usurbilkultura.eus' webgunean bertan.

Oiardo kiroldegia: udako ordutegiak eta kirol eskaintzak

2020·06·24

Oiardo kiroldegia: udako ordutegiak eta kirol eskaintzak

Covid19ak baldintzatutako urte honetan, larunbat arratsaldeetan irekitzea eta abuztuan ez ixtea erabaki dute. Horrez gain, lehorretako ikastaroak antolatu dituzte haur eta helduentzat.

Habiaratutako portletak