Aniztasuna

Aniztasuna

Sailaren arduradun politikoa: Agurtzane Solaberrieta Mesa alkatea@usurbil.eus

Sailaren arduradun teknikoa: Ainara Diaz Azpiolea adiaz@usurbil.eus

  •  Helbidea: Belmonte kalea, 8 (Pelaioenea)
  •  Telefonoa: 943 37 71 12
  •  Ordutegia: 10:00-13:00 (astelehenetik ostiralera) / 10:00-13:00 eta 17:00-20:00 (astearte eta ostegunetan)

Historian zehar, betidanik arrazoi ezberdinak direla medio, gizabanakoek jatorrizko herrialdetik alde egin eta beste herrialde batera joateko beharra izan dute; fenomeno hori migrazio gisa ezagutzen da. Migrazioa betidanik existitu da; biztanleriaren mugimendua da, eta horretarako arrazoi ugari izan dira, nagusiki, lana eta bizi-baldintza duinak lortu ahal izatea.

Azken hamarkadetan Hego Euskal Herrira beste herrialdeetatik etorri den pertsona kopurua asko hazi da. Ondorioz, gure gizartean ere kultura asko harremantzen hasi dira, kultur aniztasuna ematen ari da eta horien arteko elkarbizitza zer-nola gauzatu ikasten ari gara. Baina egia da ere hona etortzen diren pertsonei lagundu egin behar zaiela, eta Administrazio publikoari dagokio erantzun egoki bat ematea eta esku-hartze ildoak garatzea, bertako herritarrekiko ezberdintasun sozial eta ekonomikorik eman ez dadin, arrazakeria eta diskriminazioa saihesteko. Hain zuzen, horixe da Usurbilgo Udaleko Aniztasuna Sailaren egiteko nagusia.

Honako hauek dira une honetan abian ditugun programak:

 

Udalak, 2020 eta 2021 artean, jatorri aniztasunaren inguruko lanketan urrats bat egin du. Jatorri aniztasunaren datuak biltzetik harago, migrazioaren inguruko esperientziak eta diskurtsoak jaso ditu, Usurbilgo jatorri aniztasuna eta elkarbizitza lantzen txostenean. Horrez gain, lan horretan oinarritutako ikus-entzunezkoa egin du, Migrazioari maskarak erauzten, esperientzia eta diskurtso horiek protagonisten ahotsean jasotzeko. Usurbilek jasotako bi migrazio prozesu nagusiei erreparatu die: 1960/70eko hamarkadan Espainiatik etorritakoa, eta 2000. urteaz geroztik munduko hainbat tokitatik etorritakoena. Arreta lehenengoan jarri du, aniztasunean eta elkarbizitzan sakontzeko helburuarekin. Gaur egun, elkarbizitzan sakontzeko ahaleginean ari da, Aniztasun Kontseiluaren bidez.

 

Usurbilgo jatorri aniztasuna eta elkarbizitza lantzen 2021

Diagnostikoa (2020)

  Deskargatu (PDF)

Ikerketaren ondorioak: gida

  Deskargatu (PDF)

Dokumentuak

pdf
1.17 MB
2024·08·21 Aniztasuna