Udalberri aldizkariko 3. zenbakia kalean da
2018·02·09
Gaur goizean herritarrek udalak kaleratu dituen bi argitalpen jasoko dituzte postontzian: bata, Usurbilgo espazio publikoaren ordenamendu berriaren ekintzak jasotzen dituen liburuxka da, eta, bestea, Udalberri aldizkariaren 3. zenbakia. Otsaileko zenbakia, gainera, ohi baino mardulago dator, izan ere, lau orriko aldizkaria egin beharrean, zortzi orrikoa egin baitugu, ahalik eta gai gehienei tokia egin ahal izateko. Ohiko Alkatearen Txokoaz gainera, honako gai hauek irakurri ahal izango dituzue:
- Otsailaren 13an bukatzen da udal baratzen bat ustiatzeko izen-ematea.
- 2018ko diru-laguntza deialdien oinarriak.
- Kultura eta kiroleko diru-laguntzen inpaktu soziala neurtu duen Zirrara metodologia
- Euskaraldia ekimena.
- Valentin Dehesari elkarrizketa. Valen Dehesa udalarentzat lanean ari da, azaroan gertatu zen gastroenteritisa zerk eragin zuen ikertzen.
- Troiako pasabiderako proiektua