Albisteak
Atzealdea
Instalakuntza elektrikoen inguruko enplegurako prestakuntza programa abian jarriko da Buruntzaldea-Beterriko langabetuei zuzendua
Buruntzaldea Beterriko udalerriek(Andoain,Astigarraga,Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) antolatutako 2016 Enplegu planari esker 10 kontratu konpromiso izango ditu ikastaro honek.
2016·10·10
Prestakuntza Usurbilgo Lanbide Eskolak emango du bere instalazioetan.
Egitasmoa Lanbidek diruz-lagundu eta eskualdeko udalerriek kofinantziatzen dute.
Enplegu planean parte hartzeko prestakuntza atala egoki gainditzea baldintza izango da, baita Buruntzaldea-Beterriko herriren batean ( Andoain,Astigarraga,Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) erroldatuta egotea.
Egitasmoa 55 urtetik gorako langabetuei lehentasunez, epe luzeko langabetuei, DBE onuradunei, eta 35 urtetik beherako (lehen enplegua) langabetuei zuzendua dago.
Informazio gehiago Usurbilgo Udalako Garapen eta Hezkuntza Sailean (943 371951) edo Zubietako Lanbide Eskolan (943 364600)