Eduki publikatzailea
2026·03·05
Martxan da XXII. Soinurbil musika astea
Martxoaren 4tik 15era bitarteko egitaraua prestatu du Zumarte musika eskolak. Ohi bezala, musikaz hainbat eratara gozatzeko aukera izango da, aretoetan zein kalean, Usurbilgo kaxkoan, Zubietan eta Aginagan.
2026·03·04
Lortutako eskubideak defendatzeko deia, Martxoaren 8ko adierazpen instituzionalaren muina
Aho batez onartu zuten, otsaileko osoko bilkuran, Martxoaren 8aren harira Eudelek proposatutako adierazpena. Egun horren harira antolatutako deialdi eta aldarrikapenekin bat egitera deitu dituzte herritarrak.
2026·03·04
Udalaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartu da, aho batez
Udalean euskararen erabilera indartu eta areagotzea da osoko bilkuran onartu berri den planaren helburu nagusia, zerbitzu zein lan hizkuntza modura, euskararen erabilera bermatu eta herritarren hizkuntza eskubideei erantzun ahal izateko.
2026·03·04
Usurbil Haurreskolak Partzuergoan integratzeko eskaera onartu da, aho batez
0-2 urteko zikloa eskainiko da Haurreskolak Partzuergoaren bidez; 2-3 urtekoen eskaintza Udarregi ikastolak kudeatuko du. Zerbitzuaren inguruko aurkezpen irekia egingo da, martxoaren 24an, Sutegin.
2026·03·03
Asfaltatze lanak egingo dira San Estebanen eta Txokoalden, bihartik ostiralera
Txokoaldeko zubiaren itxierarekin egokitu zen behin-behineko ibilbidean sortutako zuloak konponduko dira. Hiru egunez egingo dira lanak, bihartik hasita. Trafikoan eragina izan dezake, baina ez da erabateko mozketarik izango.
2026·02·27
“Kulturgintzan ekin” tailerra emango du EHZ-k Usurbilen, Arrobitxulorekin elkarlanean
Kultur ekitaldiak nola prestatu ikasi eta antolatzea izango da EHZ-ren tailerraren helburua: 16-20 urte arteko gazteei bideratua dago. Martxoaren 14an izango da, Gazte Egunean, 11:30ean, Artzabalgo gazte lokalean. Galdetegi bat beteta eman behar da izena.
2026·02·25
ETSk asfaltatze lanak egingo ditu tren geltoki inguruan
Igande gauetik hasi eta astearte arratsaldera bitartean, ETSk asfaltatze lanak egingo ditu geltoki berriaren inguruan, eta trafikoan eragina izango dute.
2026·02·20
Astelehenean bide mozketa izango da, Usaskun egingo diren lanengatik
Hodi berri bat jarriko du udal-brigadak, Usasku parean, eta trafikoan eragina izango du, Haraneko bidegurutzetik Arratzainerako bidean. Mozketa otsailaren 23an izango da, 08:00etatik 16:00etara.
2026·02·20
Ur sarea eremuka banatu du udalak, uraren emaria kontrolatu eta galerak saihesteko
Ur sarea digitalizatzeko beste urrats bat egin du udalak: eremu bakoitzean jarritako gailuen bidez, ur galerak izatekotan zein eremutan dauden jakin ahal izango du. Inbertsioa Donostialdeko Uraren Zikloaren Digitalizazioaren proiektuaren parte da, eta Europako funtsen finantzaketa du.
2026·02·19
Etxeko konponketen tailerrean izena emateko deialdi berria
Tailerra goizez egiteko proposamena egin zuen Emakumeon Etxeak, baina ez da taldea osatu, eta arratsaldean egitea eskaini du, martxoaren 12tik maiatzaren 21era bitartean. Izena emateko epea zabalik da, martxoaren 10era arte.
2026·02·18
Iaz Usurbilera bizitzera etorritakoei harrera egingo diete udalak eta Aniztasun Kontseiluak
2025ean herrira bizitzera etorritakoak gonbidatu dituzte, gutun bidez, ongietorria eman eta herria ezagutzeko bisita gidatu bat eskainiz: otsailaren 28an izango da, 11:30etik aurrera.
2026·02·17
Osoko bilkurak ikusteko tresna berria jarri du martxan udalak: bideo aktak
Digitalizazioan beste urrats bat egin du udalak, osoko bilkuren bideo aktak ikusteko tresna berriarekin: puntuka eta hizlariaren arabera antolatuta ikusteko aukera ematen du, lau hizkuntzatan azpititulatuta. Usurbil Kulturako sarrerak udaletxe atariko makinan erosteko aukera martxan da.
2026·02·16
Pintxo pote musikatua, Lilatoiaren osterako
Martxoaren 1ean izango da aurten Lilatoia, emakumeen lasterketa herrikoia. Eguerdian, pintxo pote musikatua egingo da Artzabalen: bihar jarriko dira sarrerak salgai, Artzabalen eta Txirristran. Emakumeon Etxearen taldean partaideek datorren astean jaso ahal izango dute materiala, Emakumeon Etxean. Martxoaren 6an eta 7an autodefentsa feminista hastapen tailerra izango da, Maitena Monroyren eskutik: irekita dago izen-ematea.
2026·02·12
Hainbat udal-dirulaguntza eskatzeko epea irekiko da bihar
Argitaratu berri diren dirulaguntza gehientsuenen kasuan, eskaerak aurkezteko epea otsailaren 13tik martxoaren 12ra bitartekoa izango da; beste batzuen kasuan, epea luzeagoa da.
2026·02·12
Martxan dago Etxealdiko igogailua
Amaitu dira Etxealdia eta Kale Nagusia lotzeko igogailuaren obrak: udal-ordezkariek eta auzotarrek elkarrekin estreinatu dute. Igogailura iristeko espaloia eta San Esteban 12 atariarekin modu irisgarrian lotzeko arrapala ere egin dira.
2026·02·09
Lurraldebusek herrian ematen duen zerbitzua hobetzeko zenbait eskaera egin dizkio udalak aldundiari
BU02, BU10 eta UK09 lineatan geltoki berri bana gehitzeko eskatu dio udalak Gipuzkoako Aldundiko Mugikortasun sailari, baita zerbitzuen arteko konexioak hobetzeko eta zenbait geltokiren izendapenak egokitzeko ere.
2026·02·05
Altxutako ontziralekua egiteko emakidaren baldintzak onartu dituzte, aho batez
Udalak Aginagan ontziralekua egiteko Eusko Jaurlaritzaren baimena eskuratu du. Lursaila erosi eta erriorako sarbide publikoa eginda, errioari lotutako eskaintza osatuko du udalak, 650 Usurbil Biziren bidez.
2026·02·05
Autokarabanen aparkalekuak erregularizatzeari buruzko mozioa onartu da, osoko bilkuran
Autokarabanei lotutako ordenantza bat idatzi edo indarrean dagoena egokitzeko konpromisoa hartu du udalak.
2026·02·05
Klimaren eta Energiaren aldeko Europako Alkateen Itun berria berretsi dute, aho batez
Usurbilgo Udalak 2011n egin zuen bat alkateen itunarekin. 2021ean helburu eta konpromiso berriak ezarri ziren itunean, eta horietan berrestearen alde egin du udalbatzak.
2026·01·30
ETS-k tren geltoki berriaren inguruko urbanizazio lanak egingo ditu, otsail eta martxo bitartean
Hiru fasetan urbanizatuko dute tren geltoki berriaren inguruko eremua, Atxega jauregitik aurrerako oinezko bidetik hasita: astelehenean, otsailaren 2an, hastea aurreikusten da. Lanak egin bitartean, parkea itxita egongo da, eta bide alternatiboak erabili beharko dira geltokira joateko.
2026·01·30
Hasieraz eta aho batez onartu da, urtarrileko osoko bilkuran, IUPI Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala. Lau urtez izango da indarrean, 2026-2029 artean. Udal gobernuak azaldu duenez, “plan errealista eta gauzagarria” izateko helburuarekin osatu da, udaleko langile zein herritarren ekarpenak jasota.













.jpg/7767915d-e134-eeec-5d5c-d57cb8712bd3)





