Eduki publikatzailea

Santueneko jubilatuen taberna kudeatzeko esleipena, abian

2025·11·05

Santueneko jubilatuen taberna kudeatzeko esleipena, abian

Bederatzi hilabeterako esleipena izango da: azaroaren 20ra bitartean izango da proposamenak aurkezteko epea.

Herriko establezimenduetan pastelak banatzeko ekimena egingo da, aurten ere

2025·11·03

Herriko establezimenduetan pastelak banatzeko ekimena egingo da, aurten ere

Azarotik maiatzera bitartean, hilean behin, OLH-ko sukaldaritzako ikasleek prestatutako gozoak banatuko dira herriko establezimenduetan, txandaka. Aurten, gainera, herriko zaintza zerbitzuetara ere zabalduko dute ekimena.

Kiroldegiko abonamenduak %25 konpentsatuko dira 2026an, igerilekuaren eta saunaren itxiera dela eta

2025·11·03

Kiroldegiko abonamenduak %25 konpentsatuko dira 2026an, igerilekuaren eta saunaren itxiera dela eta

Kiroldegiko obrak egiteko 641.000 euroko partida gorde du udalak: aurreikuspenen arabera, 2026ko udazkena izango da igerilekua eta sauna irekitzerako. Zerbitzuok itxita izango diren hilabeteen %25eko konpentsazioa 2026ko kuota ordaintzea egokitzen denean aplikatuko da.

Kiroldegiko suteak 641.000 euroko kalteak eragin ditu

2025·10·31

Kiroldegiko suteak 641.000 euroko kalteak eragin ditu

Udalak kreditu aldaketa bat onartu du, urriko osoko bilkuran, kiroldegiko obrak ahalik eta azkarren egin ahal izateko helburuarekin: “ondo bidean”, 2026ko udazkena izango da igerilekua irekitzerako.

Etxebizitza merkatuko tentsio handiko eremu izendapena irmoa da

2025·10·30

Etxebizitza merkatuko tentsio handiko eremu izendapena irmoa da

Usurbil etxebizitza merkatuko tentsio handiko eremu izendatzen duen iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da gaur. Udalak elkarlanerako proposamena egina dio Eusko Jaurlaritzari, Pikaola eta Agerrazpi eremuak lankidetzan garatzeko.

Usurbilgo ekoizle eta sortzaileen produktuekin osatutako 650 Usurbil Bizi otarrak zozkatuko dira aurten ere

2025·10·30

Usurbilgo ekoizle eta sortzaileen produktuekin osatutako 650 Usurbil Bizi otarrak zozkatuko dira aurten ere

650 Usurbil Bizi proiektutik sortutako ekimen honek jarraipena izango du 2025ean ere. Usurbilgo Udalak, Kulturguneak eta Hurbilagok elkarlanean antolatuta. Otarrean parte hartu nahi duten Usurbilgo ekoizle eta sortzaileei zuzendutako deialdia azaroaren 3an irekiko da, eta hilaren 16ra arte izango dute proposamenak aurkezteko epea, gertuago.eus webgunearen bidez.

Udal-gobernuak datozen bi asteetan egingo ditu 2026ko aurrekontuak aurkezteko bilerak

2025·10·28

Udal-gobernuak datozen bi asteetan egingo ditu 2026ko aurrekontuak aurkezteko bilerak

Azaroaren 5etik 12ra bitartean, zortzi bilera egingo dira, eta tokian tokiko gaiez hitz egiteko ere baliatuko dira. Azaroko osoko bilkuran onartu nahi dituzte aurrekontuak.

Trafiko mozketak izango dira igandean, Zubietan eta Txikierdin, Lasarte-Oriako kros herrikoia dela eta

2025·10·24

Trafiko mozketak izango dira igandean, Zubietan eta Txikierdin, Lasarte-Oriako kros herrikoia dela eta

Mozketak izango dira Txikierdirako sarbideetan, Urbil merkatalgunerako sarreran eta Merkabugati biribilgunean, 10:15etik 11:45era.

Udalak eta Aginagako herri kooperatibak lankidetza hitzarmena sinatuko dute, urriaren 31n

2025·10·24

Udalak eta Aginagako herri kooperatibak lankidetza hitzarmena sinatuko dute, urriaren 31n

Herri kooperatibak irabazi du Aginaga biziberritzeko proiektu komunitarioa bultzatzeko udalak egindako deialdia. Urriaren 31n, lau urterako hitzarmena sinatzeaz gain, Arrate ostatu eraberritua inauguratuko dute.

Bizipozaren IX. Jardunaldia: “Heriotzaren Pedagogia, begirada berri bat, beldurretik maitasunera”

2025·10·23

Bizipozaren IX. Jardunaldia: “Heriotzaren Pedagogia, begirada berri bat, beldurretik maitasunera”

Bizipozak eta Hil Argi elkarteek Bizipozaren IX. Jardunaldiak aurkeztu dituzte: azaroaren 8an egingo dira, goizean, Sutegin.

Hasi dira Bizkarreko skate parkea berritzeko obrak

2025·10·21

Hasi dira Bizkarreko skate parkea berritzeko obrak

Zut Skateparks enpresak eskuratu du lizitazioa, 135.670 euro inguruan: ondo bidean, hamabi astetan gauzatzea aurreikusten da. Obrak egin bitartean parkeak irekita jarraituko du, eremua hesituta egongo baita.

Munalurrako ikasgela erabilgarri gaur arratsaldetik aurrera, giltza bidez

2025·10·20

Munalurrako ikasgela erabilgarri gaur arratsaldetik aurrera, giltza bidez

Udalak kalteak konpondu eta lokala margotu ostean, erabilgarri dago berriz ere Munalurrako ikasgela: erabiltzaileek giltza eskatu beharko dute, eskaera orri bat beteta, Sutegi liburutegian.

Ondorengotza programa: Beterri-Buruntzak negozioen etorkizuna bermatzeko doako egitasmoa jarri du abian

2025·10·20

Ondorengotza programa: Beterri-Buruntzak negozioen etorkizuna bermatzeko doako egitasmoa jarri du abian

Beterri-Buruntza Mankomunitateak negozioen ondorengotzaren edo eskualdatzearen inguruko egitasmo berri bat martxan jarri du: egoera horretan dagoen edonor harremanetan jarri daiteke beraiekin gaurtik aurrera.

Nekazaritzako makinen ikuskapen teknikoak egiteko aukera, urriaren 17an

2025·10·15

Nekazaritzako makinen ikuskapen teknikoak egiteko aukera, urriaren 17an

Ostiralean, nekazaritzako makinen azterketa teknikoak egiteko aukera izango da, Alkartasuna kooperatibaren kanpoaldean, 08:15-14:00 bitartean: aldez aurretik hitzordua hartu behar da.

Brigadako lan anitzetarako operario gisa lan egiteko enplegu eta formazio programa martxan da

2025·10·14

Brigadako lan anitzetarako operario gisa lan egiteko enplegu eta formazio programa martxan da

Beterri-Buruntza Mankomunitateak formazioa eta lanaldi osoko 15 lanpostu eskainiko ditu, bost hilabeterako: Usurbilen kasuan, bi lanpostu izango dira. Lanbidek kudeatuko ditu eskaerak: urriaren 19an amaituko da izena emateko epea.

Legealdi erdiko balantzearen aldizkaria banatu da, etxez etxe

2025·10·14

Legealdi erdiko balantzearen aldizkaria banatu da, etxez etxe

2023-2027 legealdiaren lehenengo zatia beteta, Legealdiko Planaren betetze-mailaren xehetasunak bildu ditu aldizkarian, gauzatutako zenbait neurri nabarmentzearekin batera.

Udal-gobernuak bat egin du Palestinari elkartasuna adierazteko biharko lanuztearekin

2025·10·14

Udal-gobernuak bat egin du Palestinari elkartasuna adierazteko biharko lanuztearekin

Udal zerbitzuetan eragina izango du Hego Euskal Herriko sindikatuek deitutako biharko lanuzteak, 11:00 eta 14:00 bitartean, langileen gehiengoak ere bat egin baitu deialdiarekin. Garbitaniak ere bat egin du lanuztearekin, eta hondakinen bilketa partzialki egingo dute.

Buruntzaldeko ibilbideen XVII. eguna ospatuko da urriaren 19an

2025·10·13

Buruntzaldeko ibilbideen XVII. eguna ospatuko da urriaren 19an

Ibilaldion bidez, parte-hartzaileek aukera izango dute Buruntzaldeko landa-ingurune naturala ezagutzeko, jarduera fisiko arina eta lehiarik gabekoa eginez, edozein adin eta mailatako pertsonentzat egokia dena.

Kalean jarduera handiak antolatzeko baimen eskaerez hitz egiteko bilera deialdia, urriaren 14an

2025·10·10

Kalean jarduera handiak antolatzeko baimen eskaerez hitz egiteko bilera deialdia, urriaren 14an

Udalak kaleko jarduera handiak antolatzeko baimenen inguruko lanketa egin du barne mailan, eta horren berri emango die herriko eragileei: urriaren 14an izango da bilera, Potxoenean, 18:30ean.

Urriaren 20an irekiko da berriz ikasgela, eta giltza eskatu beharko da

2025·10·09

Urriaren 20an irekiko da berriz ikasgela, eta giltza eskatu beharko da

Kalteak konpondu eta pintatu egingo da Munalurrako ikasgela. Aurrerantzean, erabiltzaileek giltza eskatu beharko dute, lokala erabili ahal izateko: aurreikuspenen arabera, urriaren 20an zabalduko da berriz.

Zergak, tasak eta prezio publikoak %3 igoko dira, 2026an

2025·10·09

Zergak, tasak eta prezio publikoak %3 igoko dira, 2026an

Uztaileko EAEko KPI-aren araberako igoera proposatu du udal-gobernuak: irizpide orokorra %3ko igoera bada ere, zenbait salbuespen izango ditu. EH Bilduren eta EAJren aldeko botoekin onartu da; PSE-EEk abstentziora jo du. Hobarien sistemari eutsiko zaio 2026an ere.