Albisteak
Atzealdea

Berrerabilpen gunea zabalik, Garbigunean

Berrerabilerara bideratutakoak Garbigunearen ohiko ordutegian utzi ahal izango dira; gauzak jasotzeko, berriz, ostiralean soilik izango da aukera.

2022·11·02


San Markok Usurbilgo Garbiguneko berrerabilpen gunea zabaldu du. Covid19ak eragindako osasun egoerak hobera egin ostean hartu du erabakia. Itxi aurretik egiten zen kudeaketa aztertu, eta aldaketaren bat izango da, dena den.

Lehen, edozein egunetan utzi edo hartu zitezkeen gauzak garbigunetik: zenbait momentutan, jende dezente pilatzea eta langileek erabiltzaileei arreta egokia ezin ematea eragiten zuen horrek. Horregatik, egoera horiek saihesteko asmoarekin, moldaketa batzuekin zabaldu dute berrerabilpen gunea.

Gauzak Garbigunearen ohiko ordutegian utzi ahal izango dira bertan (astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50; larunbatetan, 09:00-12:50). Gauzak jasotzeko aukera, berriz, soilik ostiraletan izango da (ohiko ordutegian). Bertan dauden materialak ikusteko ere aukera soilik ostiraletan izango da, gainerako egunetan itxita egongo baita.