Albisteak

Bilera deialdi irekia: tren geltoki berria, San Esteban kalea eta Etxealdirako proposamenak

2022·09·26

Bilera deialdi irekia: tren geltoki berria, San Esteban kalea eta Etxealdirako proposamenak

Udalak bilera deialdi irekia egin du elkar eragiten duten hiru proiekturen berri emateko: urriaren 5ean izango da, Potxoenean. Bileraren lehenengo zatia usurbildar guztiei irekia izango da, tren geltoki berriaz eta San Esteban kaleaz aritzeko. Bigarren zatian, Etxealdirako HAPOak jaso dituen proposamenak eta Irisgarritasun Plana landuko dituzte, bertako auzotarrekin.

Aldundiak obrak egingo ditu N634 errepidean, hiru hilabetez

2022·09·20

Aldundiak obrak egingo ditu N634 errepidean, hiru hilabetez

Aldundiak trenbidearen eta errepidearen arteko horma indartzeko lanak egingo ditu, Troia eta Txikierdi artean: errei bat itxiko du, eta semaforo bidez erregulatuko du trafikoa. Lanak bihar hasiko dira, irailaren 21ean, eta abenduaren 22ra arte iraungo dute, aldundiaren esanetan.

Irubideko hilobi komuna memoria-gune bihurtu dute

2022·09·19

Irubideko hilobi komuna memoria-gune bihurtu dute

Oroigarria jarri dute 1936ko gerran hainbat lagun fusilatu eta lurperatu zituzten Irubiden, Fagor-Luzuriaga enpresaren eta Iberdrolaren zentralaren zelaigunean. Fusilatuen artean zeuden Jose Heredero usurbildarra eta Juan Antonio Irulegi andoaindarra. Usurbil 1936 elkarteak deituta, horiek eta han fusilatutako guztiak hartu dituzte gogoan.

Mundualdia, azaroaren 5ean

2022·09·19

Mundualdia, azaroaren 5ean

Aniztasun Kontseilua publikoki aurkezteko baliatuko dute, besteak beste, Usurbilgo herritarren jatorri aniztasunaren jaia. Aniztasun Kontseiluak, Mundualdiaz harago, Usurbil harrera herri izan dadin eman beharreko pausoak finkatu eta elkarbizitza bultzatzeko ekintzak egingo ditu.

Udalaren dirulaguntzak eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko

2022·09·19

Udalaren dirulaguntzak eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko

Urriaren 28ra bitartean, eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko dirulaguntzak eska daitezke. Horrez gain, urte guztian eska daitezke kiroldegiko abonu eta ikastaroen kuotetan hobariak.

EBK Energia Berriztagarrien Komunitatea, martxan

2022·09·16

EBK Energia Berriztagarrien Komunitatea, martxan

Udaberrian abiatutako bideari eutsiko dio Usurbilgo Energia Berriztagarrien Komunitatea osatzeko taldeak: irailaren 21ean egingo dute ikasturte berriko lehenengo bilera. Lantaldeetan antolatuta, energia subiranotasuna eta jasangarritasuna bilatuko dituzte, tokiko garapenerako tresna izateko eta komunitatearen bizi baldintzak hobetzeko bokazioz.

Zirimarak hezitzaile bat behar du 2022/23 ikasturterako

2022·09·16

Zirimarak hezitzaile bat behar du 2022/23 ikasturterako

Interesa duenak irailaren 23a baino lehen bidali beharko du curriculuma.

Txirikorda jardunaldiak, belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa ireki aurreko lan saioak

2022·09·15

Txirikorda jardunaldiak, belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa ireki aurreko lan saioak

Txirikordarekiko interesa izan dezaketen herritar guztiekin proiektuaren edukietan sakontzeko saioak izango dira Txirikorda jardunaldiak, irailaren 23an eta 24an. Obrak martxa onean direla, Txirikordaren erabilera arautuko duen ordenantza osatzen ari da udala, etxebizitzak nori eta zein baldintzatan esleitu arautzeko. Txirikordan bizitzeko interesa dutenek izena eman dezakete dagoeneko udalaren webgunean.

Astelehenean irekiko da emakumeen ahalduntze eskolako ikastaroetan izena emateko epea

2022·09·14

Astelehenean irekiko da emakumeen ahalduntze eskolako ikastaroetan izena emateko epea

Bi ikastaro eskainiko ditu udaleko parekidetasun sailak urritik abendura: biodantza ikastaroa eta nork bere burua ondo zaintzen eta maitatzen ikasteko ikastaroa. Irailaren 19tik 30era izango da izen-ematea.

Usurbilgo Kulturguneak bihar ekingo dio ikasturte berriari

2022·09·13

Usurbilgo Kulturguneak bihar ekingo dio ikasturte berriari

Ikasturte berrirako helburuak finkatzeko bilera deitu du Usurbilgo Kulturgunean: bihar, irailaren 14an, Potxoenean.