Eduki publikatzailea

Donostiako Klasikoa Usurbildik eta Aginagatik pasatuko da, larunbatean

2026·07·29

Donostiako Klasikoa Usurbildik eta Aginagatik pasatuko da, larunbatean

Ohiko mozketak izango dira N634 errepidean, 10:30etik 12:00etara bitartean.

Abuztuaren 17tik irailaren 6ra bitartean izango da 2026-2027 ikasturteko kirol-ikastaroetan izena emateko epea

2026·07·28

Abuztuaren 17tik irailaren 6ra bitartean izango da 2026-2027 ikasturteko kirol-ikastaroetan izena emateko epea

Izen-ematea Internet bidez egin behar da, galdetegi bat beteta. Igerilekua ireki bitartean, behin-behineko zenbait ikastaro eskainiko dira.

2027an uztailaren 2a izango da jaieguna

2026·07·24

2027an uztailaren 2a izango da jaieguna

Santixabel eguna, uztailaren 2a, ostiralez egokituko da datorren urtean, eta horixe izendatu dute jaiegun, uztaileko osoko bilkuran hala erabakita.

Tokiko merkataritzaren erreleboa laguntzeko dirulaguntza berria plan estrategikoan txertatu da

2026·07·24

Tokiko merkataritzaren erreleboa laguntzeko dirulaguntza berria plan estrategikoan txertatu da

Tokiko zerbitzu txikien iraunkortasuna sustatu nahi da, belaunaldi erreleboko prozesuen bidez, finkatuta dauden jarduera ekonomikoen transmisio ordenatua erraztuz: 35.800 euro bideratuko dira.

Udala Haurreskolak Partzuergoan integratzeko prozesua amaitzear da, hitzarmena onartuta

2026·07·24

Udala Haurreskolak Partzuergoan integratzeko prozesua amaitzear da, hitzarmena onartuta

Udalaren eta partzuergoaren arteko lankidetza hitzarmena onartu da, osoko bilkuran: Kalezarko eraikina birgaitu bitartean, Udarregi ikastolan eskainiko da zerbitzua, behin-behinean, eta Partzuergoak udal haur eskolako zazpi langile subrogatuko ditu. Ikastolari 50.000 euro ordainduko dizkio udalak, kontratua hausteagatiko kalte-ordain gisa.

Udal-zerbitzuak: uda garaiko etenak eta aldaketak

2026·07·22

Udal-zerbitzuak: uda garaiko etenak eta aldaketak

Uda tarteko, aldaketak izango dira Sutegi liburutegian, kiroldegian eta Emakumeon Etxean. Udaletxean, Potxoenean eta Gizarte Zerbitzuetan ohiko ordutegiak izango dira.

Joan Mari Torrealdai bekaren hirugarren deialdia, martxan

2026·07·15

Joan Mari Torrealdai bekaren hirugarren deialdia, martxan

“Euskara adierazkorra lantzeko bide berriak” da JMT bekaren hirugarren deialdiaren gaia, eta urriaren 26ra bitarte aurkeztu ahalko dira proiektuak: irabazleak 14.000 euroko saria izango du. Bekaren bigarren edizioko irabazle EHZ-k podcast eta liburu bana argitaratu ditu, eta datozen hilabeteetan aurkeztuko du bekaren bidez landutako dokumentala ere.

HarEman programan parte hartzeko partaideen bila

2026·07·14

HarEman programan parte hartzeko partaideen bila

Usurbilera iritsi berriei herria eta herritarrak modu informalean ezagutzen laguntzea da HarEman programaren helburua. Zabalduz kooperatibaren laguntza profesionala ere izaten dute, sei hilabetez.

Udalaren eta ikastolaren ohar bateratua, Udarregin izandako kalte larrien harira

2026·07·08

Udalaren eta ikastolaren ohar bateratua, Udarregin izandako kalte larrien harira

Hainbat leiho eta ate hautsi, komun bat lehertu eta bestelako kalte arinak egin dituzte, ikastolaren bi eraikinetan, kalte ekonomiko handiak eraginez.

Anbulatorioko pediatria zerbitzua egonkortzeko bi mozio eztabaidatu dira, osoko bilkuran

2026·07·01

Anbulatorioko pediatria zerbitzua egonkortzeko bi mozio eztabaidatu dira, osoko bilkuran

EH Bilduk EAJren mozioaren aurrean aurkeztutako mozio alternatiboa onartu da. Donostialdeko ESIri beste bilera bat eskatuko dio, eta Osakidetzari, lehen arretako pediatria erakargarriago egiteko beharrezko neurriak har ditzala.

Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenaren inguruko mozioa onartu du udalbatzak

2026·07·01

Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenaren inguruko mozioa onartu du udalbatzak

Mozioa onartuta, Usurbilgo Udalak bat egin du uztailaren 19an Bergaran egingo den ekitaldi politiko-instituzionalaren helburuekin, Alkateen Mugimendua gogoratzeko, 1976ko udal ordezkarien ekarpena aitortzeko eta Euskal Herriaren eskubide historikoen aldeko konpromisoa berritzeko.

‘Ikimilikiliklik vol 2’ ikuskizuna, Usurbilgo dema plazan

2026·06·30

‘Ikimilikiliklik vol 2’ ikuskizuna, Usurbilgo dema plazan

50 urte dira Artze anaiek, Laboak eta Zumetak ‘Ikimilikiliklik’ sentikaria sortu zutenetik; Loraldiak jatorrizko obrarekin elkarrizketan sorturiko ikuskizuna ekoitzi du. Dema plazan ikusteko aukera izango da, uztailaren 18an, 650 Usurbil Bizi eta Noaua elkartearen ekimenez.

Adierazpen instituzionala, Ekainaren 28ko LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira

2026·06·29

Adierazpen instituzionala, Ekainaren 28ko LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira

Udalbatzak aho batez onartu du Berdindu erakunde publikoaren adierazpen instituzionala, ekaineko osoko bilkuran.

Santueneko bilgunearen kudeaketa zerbitzua kontratatzeko esleipena abiatu du udalak

2026·06·29

Santueneko bilgunearen kudeaketa zerbitzua kontratatzeko esleipena abiatu du udalak

Santueneko jubilatuen egoitza izandakoa eraldatzeko prozesu betean da udala, lokala eraberritu eta auzoko bilgune bihurtzeko, auzo-zaintzaren ikuspegia txertatuta. Kudeatzaile berria aukeratzeko esleipena abian da, osoko bilkuran onartuta: uztailaren 22ra arte izango da proiektuak aurkezteko epea.

Aritzeta erosteko, Santueneko urbanizazioa gauzatzeko eta tokiko merkataritzaren erreleboa laguntzeko kreditu aldaketa onartu da

2026·06·26

Aritzeta erosteko, Santueneko urbanizazioa gauzatzeko eta tokiko merkataritzaren erreleboa laguntzeko kreditu aldaketa onartu da

1.023.841,34 euroko kreditu gehigarriak onartu dira ekaineko osoko bilkuran: partida berriak sortu eta Santueneko urbanizazioa gauzatzeko diru gehiago bideratuko da. Aldaketarekin, 22.098.183,89 eurokoa izango da udalaren 2026ko aurrekontua.

Arrobitxulo eraikitzeko kreditu konpromisoa onartu dute, osoko bilkuran

2026·06·26

Arrobitxulo eraikitzeko kreditu konpromisoa onartu dute, osoko bilkuran

Milioi bat euroko kreditu konpromisoa onartu da, Arrobitxuloren obren esleipena udazkenean abiatu ahal izateko: 3,5 milioi euroko partida gorde da, guztira. Kreditu konpromisoa 2027ko eta 2028ko aurrekontuen bizkar egingo da, erdira.

Xabat Beloki Segurolak zinegotzi kargua utzi du

2026·06·26

Xabat Beloki Segurolak zinegotzi kargua utzi du

Kargua uztearekin batera, zinegotzi berriaren kargua hartzeko izapideak egingo ditu udalak. Egindako lanak gogoratu, bideratutakoak nabarmendu eta esker oneko hitzekin utzi du kargua Belokik, ekaineko osoko bilkuran.

Administrari lanpostu bat betetzeko oposaketa-lehiaketan onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu da

2026·06·24

Administrari lanpostu bat betetzeko oposaketa-lehiaketan onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu da

Behin-behineko zerrendari alegazioak jartzeko epea ireki da gaur: uztailaren 8ra arte izango da horretarako aukera.

Bihar jarriko da martxan Gizarte Zerbitzuen egoitza berria

2026·06·24

Bihar jarriko da martxan Gizarte Zerbitzuen egoitza berria

Barrenkale 2ko egoitza berriak, handiagoa izatearekin batera, bertara jotzen duten herritarren pribatutasuna bermatuko du. Ohiko ordutegia izango du, aurrerantzean ere.

Etxez etxeko laguntza zerbitzua pertsona ardatz duen zaintza eredura egokitzeko urratsa egin du udalak

2026·06·24

Etxez etxeko laguntza zerbitzua pertsona ardatz duen zaintza eredura egokitzeko urratsa egin du udalak

Uztailaren 1etik aurrera jarriko da martxan etxez etxeko zerbitzu eraldatua: langileen lan baldintzak hobetuz eskaintzen den laguntza zerbitzua hobetzea da helburua. Arreta Zerbitzuak enpresak eskuratu du esleipena, urtebeterako: ia 345.000 euro bideratuko ditu udalak.

San Joan bezperako suetarako segurtasun neurriak adostu dituzte udalak eta eragileek

2026·06·23

San Joan bezperako suetarako segurtasun neurriak adostu dituzte udalak eta eragileek

Debekatu gabe, arrisku egoerak saihesteko neurriak adostu dituzte udalak eta Kalezarko Jai Batzordeak, Santuenea Kultur Elkarteak eta Zubietako Pilota Elkarteak.