JARDUERA FISIKOA ETA KIROLAREN PLAN ESTRATEGIKOA
Parte-hartze prozesua
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren plan estrategikoa osatzeko prozesua abiatu du udalak: Jarduera Fisikoa eta Kirola modu zabal eta inklusibo batean garatu ahal izateko hausnarketa kolektiboa egingo du otsaila eta apirila bitartean. Aktibatzen. Jarduera fisikoa eta kirola, denon eskura lelopean, lanketa sakona egin nahi dute, eta hainbat lan lerro zabaldu: udal barruko lanketa propioaz gain, herritarren ekarpenak jaso nahi dituzte, kirol talde batean parte hartu zein ez.
Ikuspegi zabal eta inklusibo bat garatuko duen kirol politika bat diseinatzea izango da erronka: izan jaioberri edo adineko, edozein dela ere norberaren generoa edo sexu orientazioa, non arrakala sozioekonomikoa ez den oztopo izango eta euskarazko eskaintza anitza izango duena ardatz.
Herriko eskaintza, kirol instalazioak, kluben kudeaketa eta dirulaguntzak edo Eskola Kirola izango dira landuko dituzten gai nagusiak.
Galdetegia
usurbil.eus/aktibatzen/galdetegia
Egutegia