Eduki publikatzailea

Zubietako Learritze pasealekua egokitzeko lanetan ari dira Donostiako eta Usurbilgo udalak

Bizikletentzako eta oinezkoentzako egokituko dute Learritze bidea, eta orain arte bezala, mugatua izango da ibilgailuentzako, bertakoentzat izan ezik.

2020·03·06


Zubietako Learritze pasealekua egokitzen ari dira Donostiako eta Usurbilgo udalak. Lanen gidaritza Donostia ari da egiten, bidearen zati handiena Donostia aldekoa baita; dena den, Usurbilgo Udala ere obrak gertutik jarraitzen ari da. Bi udalen artean ordaindu dituzte lanak: 80.000 euro Usurbilek, eta 145.769,45 euro Donostiak.

Otegi Gaztañaga enpresa ari da lanean: obrak hasita daude, eta hiru hilabeteko epea beharko dute bukatzeko.