Eduki publikatzailea
Atzealdea
Zinema: 'Bost Teilatu'
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekaren bidez ekoitzitako ikus-entzunezkoa.
10 API
Bost teilaturen azpian gertatutako bost istorio labur. Nork bere etxean Krak egin duten Ane eta Mirenen dolua; Ekaitz gazteak eta Inaxio edadetuak baserrian bizi duten katarsiak emandako Arnasa; Michelle paristarrak jaioterrira itzultzean deskubrituko dituen Hitzak eta nortasunaren gaineko galderak; paketea dagokion teilatupera eramateko Erlojupekoa lehiatzen duen mezularia eta, azkenik, tentsioz eta arriskuz betetako Muga inguruan, babestuko duen teilatu baten bila dabilen Kamaru gazte afrikarraren ezinegona.

Noiz: apirilaren 10ean, 18:00etan.
Non: Sutegiko auditoriumean
Izen-ematea (doan): usurbilkultura.eus
Geuretik Sortuak
Leire Egaña zuzendaria bertan izango da
Antolatzaileak: Udalbiltza eta Usurbilgo Udala.