Eduki publikatzailea

Atzealdea Zenbait udal-dirulaguntzaren ebazpen proposamenak argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

Nekazaritza eta abeltzaintza, ingurumena, kultura eta kirolari lotutako dirulaguntza ebazpenak dira. Alegazioak aurkezteko epea izango da bihartik uztailaren 9ra bitartean.

2021·06·24


Zenbait udal-dirulaguntzaren ebazpen proposamenak argitaratu dira, gaur, GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Zehazki, honako sailetakoak: nekazaritza eta abeltzaintza, ingurumena, kirolak eta kultura. Alegazioak aurkezteko epea irekiko da, ebazpen proposamena behin betiko izan aurretik: bihartik uztailaren 9ra bitartean, hain zuzen ere.

Ebazpenak kontsultatzeko:

Nekazaritza eta abeltzaintzako 2021eko dirulaguntzak: https://labur.eus/X6LEm

Ingurumeneko 2021eko dirulaguntzak: https://labur.eus/Svp2F

Kirolak

Kultur egitasmoak burutzeko dirulaguntzak: https://labur.eus/gBTTv

Hirigintzako eta ongizateko dirulaguntzak aurrerago ebatziko dira.