Eduki publikatzailea

Zenbait gorpu aterako dituzte Aginagako hilerritik, Osasun Sailaren baimena jaso ostean

Covid19aren osasun krisiaren aurretik hasi zuen udalak Aginagako hilerritik zenbait gorpu ateratzeko prozedura, familiei horiek errekuperatzeko aukera emanda. Osasun Sailaren baimenarekin, horiek deshobiratzeari ekingo diote.

2021·10·29


20 gorpu aterako dituzte datozen asteetan Aginagako hilerritik, Osasun Sailak horiek deshobiratzeko baimena eman ostean. Izatez, Covid19aren osasun krisiak eztanda egin aurretik abiatu zuen udalak Aginagako hilerria husteko ohiko prozedura, leku faltagatik: 10 urtetik gora bertan daramaten gorpuen familiei hilabeteko epea eman zien berreskuratu edo udalaren kargu uzteko.

Osasun Sailak gorpu horiek deshobiratzeko baimena jaso berri du udalak, eta, beraz, datozen asteetan ekingo dio lanari. Hala, ohi bezala, gorpuak erraustu eta errautsen parkean zabalduko dituzte.