Albisteak
Atzealdea

Zabalik dago mintzalagun gisa izena emateko epea

Aurrez aurre zein sareen bidez parte hartu ahal izango da. Ohi bezala, hainbat aukera eskainiko dituzte: astean behin mintzataldean biltzea, Gurasolaguneko tailerrak, hitzaldiak, txangoak, irakurle-klubak...

2021·09·30


Zabalik dago mintzalagun gisa izena emateko epea. Usurbilgo Mintzalagun taldeak hainbat aukera eskainiko ditu ikasturte honetan ere euskara praktikatzeko: “Astean behin mintzataldean bildu eta patxadaz hitz egin, Gurasolagun egitasmoko tailerrak, bestelako jarduerak, hitzaldiak, txangoak, irakurzale-klubak...”. Bi modu daude izena emateko: Internet bidez, edo Whatsapp mezu bat bidalita 627 106 881 telefonora.

Covid19aren ondoriozko ezohiko egoera dela eta, prebentzio neurri guztiak bermatuko dituzte mintzapraktika talde zein ekitaldi guztietan. Eta, horrez gain, aurrez aurreko eskaintza osatzeko, sareen bidez parte hartzeko aukera eskainiko dute urriaren amaieratik aurrera.

Mintzalagun gisa parte hartzea doan da, eta hainbat abantaila ditu: “Deskontuak, opariak... Gainera, izena ematen dutenen artean hilero-hilero 10 sari kutxa zozketatuko ditugu”.