Eduki publikatzailea
Atzealdea XLII. Santixabeletako bertsopaper lehiaketan parte hartzeko aukera zabaldik da
2018·05·25

Usurbilgo Udalak eta Bota Punttuba bertso-eskolak elkarlanean bi bertsopaper lehiaketa antolatu dituzte aurtengo Santixabeletarako: helduentzako bata eta gaztetxoentzako bestea.
Hauexek dituzue lehiaketan parte hartzeko oinarriak:
16 urtetik gorako usurbildarrentzat:
-
Lanak, 2018ko ekainaren 21a baino lehen, honako helbidera bidali behar dira:
Usurbilgo Udala( XLII. Bertsopaper lehiaketa)
Joxe Martin Sagardia plaza. Usurbil 20170
-
Lanek inoiz argitaratu gabeak izan behar dute .
-
Sariak honako hauek izango dira:
1. saria: 200 euro eta oroigarria
2. saria: 150 euro
-
Epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek behar duten kalitaterik ez badute, sariak eman gabe gera daitezke
-
Lanek gutxienez 8 bertso izan beharko dituzte eta gehienez 10. Originalarekin batera 3 kopia bidali behar dira
-
Lanak egilea nor den adierazi dezakeen daturik gabe aurkeztuko dira, izengoitiz. Lanarekin batera kartazal itxi batean parte hartzailearen datu pertsonalak aurkeztuko dira.
Gaztetxoen lehiaketaren oinarriak:
-
Lehiaketa honetan LH5 eta LH6ko usurbildarrek edo Usurbilen ikasten duten gaztetxoek parte har dezakete.
-
Lanak, 2018ko ekainaren 21a baino lehen, honako helbidera ekarri behar dira:
Usurbilgo Udala. Joxe Martin Sagardia plaza. Usurbil 20170
-
Gai hauetako bat aukeratu behar da:
- Noaua!n herriko zuhaitz zaharrena botako dutela irakurri berri duzu.
- Herriko alkatea bazina zein aldaketa egingo zenituzke?
- Urrutiko lagun bat etorri zaizu bisitan
-
Sariak: Maila bakoitzean bi sari izango dira:
-
Saria: 50 euro Hurbilagoko dendetan gastatzeko eta oroigarria.
-
Saria: 40 euro Hurbilagoko dendetan gastatzeko eta oroigarria.
-
Lanek bi bertso izan behar dituzte.
-
Lanak egilea nor den adierazi dezakeen daturik gabe aurkeztuko dira, izengoitiz. Lanarekin batera kartazal itxi batean parte hartzailearen datu pertsonalak aurkeztuko dira.
