Eduki publikatzailea
Atzealdea
Xabier Leteri kantari: loreak eta zauriak
26 ABE
Loreak eta zauriak Xabier Lete omendu nahi duen diziplina-arteko emanaldia da. Baina ez da omenaldi bat soilik. Elkarrizketa bat gorpuztu nahi du Xabier Letek lehendabiziko kantuak idatzi zituen garaiaren eta gaur egungo munduaren artean. Bere kantuak gogoratzearekin batera, bere kantuen eta melodien bidez gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dio proposamen honek. Bertsoz, kantuz eta hitz lauz 70eko hamarkadatik 2020ra, bizitzatik heriotzara, “ni”-tik “gu”-ra eta Xabier Letetik gugana bidaiatuko dugu.
Beñat Gaztelumendi: bertsoak eta testuak. Xabier San Sebastian:ahotsa eta gitarra. Joserra Senperena: pianoa. Quico Pugès: biolontxeloa.Noiz: abenduaren 26an, 18:00etan.
Non: Sutegiko auditoriumean.
Sarrerak: 10 euro. Sarrera-kopurua mugatua da. Aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.