Eduki publikatzailea

Atzealdea Uztailaren 3a, 2023ko Usurbilgo jaieguna

Datorren urteko Santixabel Eguna, uztailaren 2a, igandea egokitzen denez, horren ordezko eguna onartu dute maiatzeko osoko bilkuran, aho batez.

2022·05·27


2023an, Usurbilgo jaieguna uztailaren 3an izango da, maiatzeko osoko bilkuran aho batez onartu ostean. Datorren urtean, izan ere, Santixabel Eguna igandean egokitzen da, eta horren ordezko eguna aukeratu behar zuten. Hala, udalbatza osatzen duten hiru alderdiek aho batez onartu dute 2023ko Usurbilgo jaieguna uztailaren 3a izatea.