Eduki publikatzailea

Atzealdea Uztailaren 29an egingo dituzte kirol teknikaria hautatzeko lehenengo bi ariketak

Kirol teknikari posturako proba egiteko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu dute: alegazioak aurkezteko aukera izango da bihartik uztailaren 19ra bitartean. Hautagaiek lehenengo eta bigarren probak batera egingo dituzte, uztailaren 29an, Oiardo kiroldegian.

2022·07·05


Usurbilgo Udaleko kirol teknikaria hautatzeko prozesuak beste urrats bat egin berri du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda eta lehenengo ariketaren eguna GAOn argitaratuta. Prozesurako epaimahaia ere izendatuta gelditu da, eta horrek erabaki du lehenengo eta bigarren probak batera egingo dituztela, uztailaren 29an, 09:00etatik aurrera, Oiardo kiroldegian bertan.

Guztira, 48 lagunek osatzen dute onartuen behin-behineko zerrenda. Orain, erabaki horri alegazioak aurkezteko aukera izango dute interesdunek: zehazki, bihartik hasita uztailaren 19ra bitartean (biak barne). Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtuko da.

GAOko iragarkia deskargatzeko lotura.