Albisteak
Atzealdea

Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: oharrak eta irizpideak

Maskara janztea derrigorrezkoa izango da, eta eskuak desinfektatzeko produktuak jarriko dituzte sarreretan.

2020·07·08


Igandean, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira, eta Covid19 dela eta, hainbat ohar eta irizpide jarraitzeko eskatu du udalak. Horrez gain, herritar guztien segurtasuna bermatzeko neurriak hartu ditu. Batetik, zenbait hautesleku lekuz aldatu ditu: Udarregi ikastolan jarri ohi direnak kiroldegiko pistan jarriko dituzte; Aginagan, eskola txikiko ikasgela bat erabili beharrean, beheko solairuko psikomotrizitate gelan jarriko dituzte hauteslekuak (frontoi aldetik sartuta, ezkerreko gela). Bestetik, eskuak desinfektatzeko produktuak jarriko dituzte sarreretan. Herritarrek, euren aldetik, maskara jantzi beharko dute, derrigor.

Gainerakoan, bozkatzeko ordutegia ohikoa izango da, 09:00etatik 20:00etara. Boto-paperak kiroldegian bertan hartzeko aukera izango da, baina etxetik prestatuta eramatea gomendatzen da.

 

Barrutia

Saila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

Helbidea

1

1

A

A-I

Oiardo kiroldegia

Gernika ibilbidea, 9

1

1

B

J-Z

Oiardo kiroldegia

Gernika ibilbidea, 9

1

2

A

A-Z

Kultur elkartea

Santu-enea auzoa, 12

1

2

B

A-Z

Herri ikastetxea

Erriberako kalea, 7 (Aginaga)

1

3

A

A-I

Haur Eskola

Kalezar auzoa, z.g.

1

3

B

J-Z

Haur Eskola

Kalezar auzoa, z.g.

1

3

C

A-Z

Lanbide Eskola

Zubieta auzoa, 9

1

4

U

A-Z

Oiardo kiroldegia

Gernika ibilbidea, 9