Eduki publikatzailea
Udalbatza aretoan, alkateak ‘Usurbilgo Memoria Errepresiboa 1973-2002’ izeneko liburua oparitu dio Carod-Rovirari.
2016·09·30
Usurbilgo Udaleko gobernu taldeak ongi etorria egin dio Josep-Lluís Carod-Rovira Kataluniako Generalitateko lehendakariorde ohiari, larunbat goizean eginiko ekitaldian. Sutegin ospatu den ‘Procés Català. Independentziarako bideak’ jardunaldian parte hartu baino lehen, politikari kataluniarra udaletxera gerturatu da, eta bertan zituen gobernu taldeko kideak, Xabier Arregi alkatea buru zutelarik.
Udalbatza aretoan, berriz, alkateak ‘Usurbilgo Memoria Errepresiboa 1973-2002’ izeneko liburua oparitu dio Carod-Rovirari.
Ekitaldi xume horren ostean, Sutegiko auditoriora abiatu da, konferentzian parte hartzera.