Eduki publikatzailea

Usurbilgo Udalak bat egingo du urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin

Gaurko ezohiko osoko bilkuran onartuko dute greba orokorraren aldeko mozioa.

2020·01·29


Usurbilgo Udalak urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin bat egingo du, eta, beraz, itxita egongo da herritarrentzat; berdin gertatuko da gainerako udal-eraikinekin (kiroldegia, Sutegi, Potxoenea eta gizarte zerbitzuak). Gaurko ezohiko osoko bilkuran onartuko dute greba orokorraren aldeko mozioa.

Grebarekin bat egingo duten zerbitzuak:

- Udaletxea eta gainerako udal-eraikinak (kiroldegia, Sutegi, Potxoenea eta gizarte zerbitzuak).

- Garbitania: etxeetan, ez da organikorik jasoko ostegunean, eta industria eta komertzioetan, ez da ez errefusik ez organikorik jasoko.

- Taxi busa.

- Artzabalgo eguneko arreta.

- Etxez etxeko zerbitzuan, garbiketakoek.

- Arrate, Artzabal eta Santueneako jubilatuen elkarteek.

- Usurbilgo Lanbide Hastapena.

- Zirimara.

- Artzabal taberna.

- Hurbilagoko kide guztien tabernak eta dendak.

 

Gutxieneko zerbitzuak:

- Udaltzainak.

- Santueneko jubilatuen taberna.

 

Ohi bezala funtzionatuko dute:

- GSR-ren Kalezarko eguneko zentroa.

- Etxez etxeko zerbitzuan, laguntza pertsonalekoek.