Eduki publikatzailea
Atzealdea Usurbilgo “Negu” taldea Buruntzaldeako Euskararen Ginkanaren finalera iritsi da
Buruntzaldeako 12 eta16 urte arteko gazteez osatutako 31 taldek parte hartu dute Buruntzaldeako Euskararen Ginkanaren 1. Edizioan. Buruntzaldeako 6 herrietako 124 gazte aritu dira elkarrekin jolasean eta lehian. Horietatik lau talde sailkatu dira finalera, tartean Usurbilgoa.
Finala bihar jokatuko da, Hernaniko Orona-Ideon, 17:00etan. Irabazleak 1.500 euroko saria eskuratuko du. Bigarren talde sailkatuak, berriz, 500 euro.
2017·11·30

