Eduki publikatzailea
Atzealdea Usurbilgo Kulturguneak bihar ekingo dio ikasturte berriari
2022·09·13

Usurbilgo Kulturguneak ikasturte berriari hasiera emango dio, bihar, irailaren 14an: Potxoenean bilduko dira, 18:00etan. Azaldu dutenez, ikasturte berrirako helburuak finkatzea izango da bileraren helburu nagusia. Herriko kulturzale, sortzaile, antolatzaile zein komunikatzaile oro gonbidatu dute bilerara: “Denon artean elkar lagunduz gehiago lortu ahal izango dugu”.
Ekainean aurkeztu zuten Usurbilgo Kulturgunea, kultur azokaren bidez: arte diziplina ugaritako herritarrek bat egin zuten bertan, sormen prozesuak erakutsi eta ezagutarazteko helburuarekin. Kulturaren bueltan lanean aritzen diren herritarren arteko elkarlana bultzatzea da Usurbilgo Kulturgunearen helburu nagusia, eta lau lan esparrutan eragiteko asmoa dute: sormena hauspotzea, plaza natural zein birtualak indartzea, lanak ezagutarazteko komunikazioa indartzea eta transmisioa ere indartzea.
