Eduki publikatzailea
Atzealdea Usurbilgo Hondakinen bilketa eredua, Valentziako ingurumen azokan
2016·09·29
'Ecofira' izeneko Valentziako ingurumen azokan, Usurbilgo hondakinen bilketa eredua aurkeztu du Udalak arloko hainbat eragileren aurrean: enpresak, udaletako ordezkariak, erkidego autonomoetako ingurumen zuzendariak, eta abar.
Goizean, gaikako bilketa eta hondakin organikoaren bilketari buruzko jardunaldiak izan dira. Bertan, Usurbilgo eta Argentinako hiri hondakinen bilketa azaldu da. Aldi berean, ingurumen aholkulari ezberdinak hondakin organikoaren gaikako bilketa eraginkor baten garrrantziaz eta ingurumen fiskalitateari buruz mintzatu dira.
Hainbat arduradun politikoen aurrean
Arratsaldez berriz, Balearetako, Kataluniako, Valentziako, Madrilgo, Nafarroako eta Ingurumen ministerioko hondakin gaietako arduradun politikoen arteko mahai-ingurua izan da. Bio-hondakinak, ontzi arinen gaikako bilketaren hobekuntzak, sortzez besteko ordainketa etab. izan dira mintzagai.
Usurbilgo Udalaren aldetik, Ibon Goikoetxea Retegi ingurumen-teknikariak aurkeztu ditu Usurbilgo Atez Ateko bilketaren xehetasun guztiak.