Eduki publikatzailea

Usurbilgo Eguneko Zentroan sei erabiltzaile gehiago bilduko dira hilabetero

Gaur egun, hamazortzi pertsona biltzen dira astelehenetik ostiralera bitartean, eta asteburutan, berriz, sei. Udalak eskaera egin dio Aldundiari asteburuetan beste sei plaza gehiago izateko.

2017·05·16


Usurbilgo Puntapaxeko Eguneko Zentroak sei pertsona gehiago jasotzen hasi da hilabete honetatik aurrera. Izan ere, 'Sendia' programaren bitartez, eguneko zentroan plaza izateko eskaera egina duten  sei pertsonek aukera izango dute hilabetean bi asteburu eta jai egunetan joateko.

Gaur egun, hamazortzi pertsona biltzen dira astelehenetik ostiralera bitartean, eta asteburutan, berriz, sei. Udalak eskaera egin dio Aldundiari asteburuetan beste sei plaza gehiago izateko, eta momentu honetan erantzunaren zain dago.

Erabiltzaile gehiago izateak beste berritasun bat ekarri du, eguneko zentrora bertaratzeko furgoneta berri bat baitago. Auto berria DYAk jarriko du.