2017·06·09
Usurbilgo Bake Epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia 2017ko ekainaren 9ko Gipuzkoako Aldizkarian argitaratu da.
Bete beharreko baldintzak dira:
- Espainiar Estatuko nazionalitatea izatea.
- Adinez nagusia izatea.
- Botere Judizialeko Lege Organikoko 102., 302., 303. eta 389. artikuluek Kargu judizialetarako aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasun kausak ez edukitzea.
Baloratu ahal izango diren merituak dira:
- Bizilekua, curriculuma eta euskararen ezagutza.
Eskaerak aurkezteko epea: uztailaren 10a.