Eduki publikatzailea

Atzealdea Usurbilgo Bake Epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia abiatzea adostu dute urriko osoko bilkuran

2021-2025 aldirako Usurbilgo Bake Epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko ohiko prozedura abiatzea adostu dute, aho batez. Ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean aritzeko EAEko Administrazio Orokorraren eta udalaren arteko lankidetza hitzarmena ere onartu dute.

2021·10·29


2021-2025 aldirako Usurbilgo Bake Epaile titularra eta haren ordezkoa hautatzeko deialdia abiatzea adostu dute urriko osoko bilkuran, aho batez. GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, hilabeteko epea izango dute deialdira aurkezteko bertan zehazten diren baldintzak betetzen dituzten herritarrek.

Horrez gain, Ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean aritzeko EAEko Administrazio Orokorraren eta Usurbilgo Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartu zuten, hori ere aho batez. 2019An bi urterako hitzarmena sinatu zuten bi erakundeek, eta horren indarraldia amaitu denez, berritzea egokitzen zen. Horrek finkatzen du, besteak beste, bakoitzaren eginbeharrak zeintzuk diren eta zeintzuk diren bi instituzioen arteko koordinazio esparruak.