Eduki publikatzailea
Atzealdea Usurbildar berri estimatua:
2023·10·11
Kaixo!, eta usurbildar berria zaren neurrian, ongi etorri! Abegi ona egitearekin batera, eskerrak ere eman nahi dizkizut. Ongi etorri, edozein dela ere zure jatorria: berdin da Usurbilera ekarri zaituen ibilbidea laburra izan bada, inguru hurbiletik zatozelako, edo, are eta arrazoi gehiagorekin, bide gogorra eta mugarri ilunak gaindituz iritsi bazara urrunetik. Eta eskerrak, ziur bainago elkarren ezagutzak eta aniztasunak dakarren aberastasuna balio erantsia dela gure herrirako.
Usurbilgo Udaleko azken urteetako errolda datuak kontuan izanda, jatorri desberdinetik etorritako herritar berrien kopuruak gora egin du nabarmen, eta, ondorioz, jatorri, kultura, hizkuntza, erlijio eta, oro har, identitate aniztasunaren kudeaketa erronka handia da gure herriarentzat. Gure premisa edota abiapuntua
argia da: aniztasuna ez da mehatxu bat; aberastasuna da. Hortaz, gure herri eta auzoetako aniztasuna kohesio sozialerako elementu bilaka dadin, aniztasuna modu egokian kudeatu behar da. Asmo horrekin ari gara garatzen Usurbilgo jatorri aniztasuna eta elkarbizitza lantzen lan-ildoa, aniztasuna balio positibo moduan sustatzen duen herri-ikuskera, jatorria edozein dela ere, pertsona guztien aukera berdintasuna bermatu asmo duen duen udal-jarduna, eta elkar ezagutzan eta aitortzan oinarritutako ekimenak barnebiltzen dituen ildoa, hain justu.
Lanketa horrek proiektu ezberdinak utzi dizkigu, guztiak ere modu parte hartzailean landu direnak: plan estrategikoaren osaketa, Migrazioari maskarak erauzten dokumentala, Mundualdia jaialdia, Aniztasun Kontseiluaren sorrera, Usurbil harrera herri bilakatzeko martxan jarri berri dugun etorri berrientzat harrera zerbitzua, Ongi Etorri Gida argitaratu berri dugu, eta abar.
Bide horretan beste urrats bat egin nahian, aurrerantzean, azken hilabeteetan herrira etorri berri zaretenoi, Usurbilgo Udalak eta Aniztasun Kontseiluak zuzeneko harrera egin nahi dizuegu ongietorri bilkura baten bitartez.
Harrera bilera honen helburua elkar ezagutzea, harreman berriak sortzeko aukerak zabaltzea eta herrian elkarbizitza erraztea dira. Agurra jaso ondoren, herriko baliabideen berri emango da eta bizilagun berriek esperientziak trukatzeko aukera izango duzue.
Harrera bilera Usurbilgo udaletxeko pleno aretoan izango da, azaroaren 2an, arratsaldeko 18:00etan. Une hau gurekin konpartitu nahi baduzu, zure sendi eta/edo lagunekin bertaratzeko gonbidapena luzatzen dizugu. Bide batez, gutun hau baliatu nahi dut jakinarazteko azaroaren 4ean Mundualdiaren festa ospatuko
dugula. Bi hitzorduetan elkar ikusiko dugulakoan,