Eduki publikatzailea

Atzealdea Usurbil Zabalik: programari buruzko informazio guztia, webgune bakarrean

Erdigunean hutsik dauden lokal komertzialak berreskuratzeko programa da Usurbil Zabalik: tokiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak indartzea herriari bizitasuna emateko tresna ezinbestekoa da.

2019·09·12


Usurbil Zabalik programak webgune propioa du, eta interesa duenak horri buruzko informazio guztia topatuko du aurrerantzean: hutsik dauden lokalen zerrenda, non dagoen bakoitza, zein ezaugarri dituen, zenbateko alokairua duen, eta abar. Lokal horietakoren bat alokatzeko asmoa duenak zein pauso eman beharko lituzkeen ere azaltzen du, xehe-xehe. Funtsean, hutsik dauden lokal komertzialen oinarrizko informazio guztia bildu da bertan.

Usurbilgo Udalak diru laguntzak ematen ditu hutsik dauden lokalak berreskuratzeko, alegia, haietan jarduera ekonomiko berriak abiatu nahi dituzten ekintzaileentzako. Hain zuzen, jarduera abiatu eta lehenengo bi urteetako alokairuaren ordainketan laguntzeko da diru laguntza hori. Programan parte hartu nahi luketen lokalen jabeentzako zein lokal horietakoren bat alokatuko luketen ekintzaileentzako informazio guztia jarri dute eskura.

Oraingoz, hamahiru dira Usurbil Zabalik programaren parte diren lokalak.