Eduki publikatzailea
Atzealdea Urte osoko euskara ikastaroak doan jubilatu zein etorri berrientzat
2022·10·03

Udalak eta AEK-Etumeta euskaltegiak urte osoko ikastaroak antolatu dituzte, elkarlanean, jubilatuentzat eta herrira etorri berrientzat. Ikastaroak urritik ekainera bitartean izango dira, doan, eta bihar, urriak 4, irekiko da horietan izena emateko epea, urriaren 14ra arte.
Etorri berrientzako ikastaroa.
Udaberrian martxan jarritako ikastaroek izandako harrera bikaina ikusita, ikasturte osoko ikastaroa antolatu dute. Bereziki, herrira iritsi berri diren eta euskaraz ez dakiten horiei dago zuzenduta, baina euskara ikasteko aukerarik izan ez duten eta hutsetik abiatu nahi duten herritarrek ere aukera izango dute izena emateko.
Xehetasunak:
Saioak Potxoenean izango dira, astearteetan, 18:15 hasi eta 19:45 arte.
Lehenengo saioa: urriaren 18an.
Izena emateko: itzultzailea@usurbil.eus edo 943 37 19 99. Taldea bete bitartean egongo da izena emateko aukera, ikastaroa hasita egonda ere.
Jubilatuen ikastaroa.
Iazko molde bera izango dute jubilatuentzako ikastaroek. Oinarrizko esamoldeak, hiztegia, diosalak... landuko dituzte.
Xehetasunak:
Saioak Artzabalen izango dira, ostegunetan, 18:15 hasi eta 19:45 arte.
Lehenengo saioa: urriaren 20an.
Izena emateko: itzultzailea@usurbil.eus / 943 37 19 99 edo Gure Pakean (Artzabalen), aurrez aurre, 10:00etatik 12:00etara.
2021/22 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako dirulaguntzak.
Udalak gaur argitaratu ditu 2021/22 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako dirulaguntzak. Ebazpen proposamena da, zehazki: inork alegaziorik aurkeztu nahiko balu, aukera izango luke bihartik hasita (urriak 4) urriaren 18ra arte, hori barne. Alegaziorik ezean, behin betiko onartuta geldituko dira. Udalak, dirulaguntza lerro horren bidez, 21.136,14 euro banatuko ditu.
