Albisteak
Atzealdea

Urtarrilaren 3tik aurrera, bi hilabetez, errei bat itxita egongo da Troia eta Txikierdi artean, obrak tarteko

Trenbidearen eta errepidearen arteko horma indartzeko lanei berrekingo diete N634 errepidean. Aldundiaren esanetan, otsailaren 28ra arte iraungo dute lanek.

2022·12·28


Gipuzkoako Foru Aldundiak udalari jakinarazi dionez, urtarrilaren 3tik otsailaren 28ra errei bakarra egongo da irekita N634 errepidean, Troia eta Txikierdi artean: izan ere, tarte horretan, trenbidearen eta errepidearen arteko horma indartzeko lanei berrekingo diete. Behin-behineko semaforoak jarriko dituzte, eta trafiko handiko aldietan langileek bideratuko dute.

2022ko udazkenaren atarian iragarri zuen aldundiak eremu horretan trenbidearen eta errepidearen arteko horma egonkortzeko lanak egingo zituela, hiru hilabetez. Ordea, aste gutxiren buruan ireki zuten obra egiteko itxitako erreia. Orain berrekingo diote lanari, urtarrilaren 3tik otsailaren 28ra bitartean.