Eduki publikatzailea

Atzealdea Urriaren 18an egingo da Emakumeon Topaketa

Elkar ezagutzan sakondu eta sareak josteko hitzordua izango da, eta Emakumeon Etxearen orain arteko martxa izango da topaketaren gai nagusia. Parte hartzea librea bada ere, izena emateko eskatzen da.

2025·10·02


Urriaren 18an egingo da Usurbilgo Emakumeon Topaketa, Emakumeon Etxean, goizez, 10:00etatik 12:30era. Herriko emakumeentzako topalekua izan nahi du ekimenak, elkar ezagutzan sakondu eta sareak josteko. Aurten, Emakumeon Etxeko martxa izango da gai nagusia, besteak beste, egin diren ekimenak errepasatu eta talde sustatzailearen azalpenak eta bizipenak ezagutzeko. Izena emateko bi aukera daude: 943 37 71 12 telefonora deituta edo emakumeonetxea@usurbil.eus helbidera idatzita.

Argitaratu berri den Emakumeon Etxeko udazkeneko programazioa aurkeztu, eta udaberriko eskaintzari begirako proposamenak jasotzeko aukera eskainiko da, era berean, emakumeek gustura parte hartuko luketen ekimenak antolatzeko. Topaketan, gainera, Idoia Torregarairen umorea izango dute lagun.

Urriaren 18ko egitaraua (10:00 – 12:30)

Gosaria

Ondoren, etxeko martxaren balorazioa, egin diren ekimen ezberdinen argazkiekin

Talde sustatzailearen azalpenak eta bizipenak

Udazkeneko programazioaren aurkezpena

Udaberriko eskaintzarako proposamenak jasotzea

Idoia Torregarairen umorea izango dugu lagun

 

Izen-ematea: emakumeonetxea@usurbil.eus / 943 37 71 12