Eduki publikatzailea
Atzealdea Urkamendiko bidea konpontzeko lanak egingo dira, apirilaren 7tik 9ra
Urkamendi eta Iarbe arteko bidea itxita egongo da lanek iraungo duten hiru egunetan. Ibilgailu astunentzako itxita izango da gero, hiru astez.
2026·03·31

Udalak Urkamendiko bidea konpontzeko lanak egingo ditu datorren astean, zehazki, apirilaren 7an, 8an eta 9an: egun horietan, beraz, Urkamendi eta Iarbe arteko bidea itxita egongo da. Udalak Arri kontratatu du zeregin horretarako, eta 29.530 euro bideratuko dira bidea konpontzera.
Urkamendi eta Iarbe arteko bideko asfaltoa altxa, eta hormigoizko bide berria egingo da. Hiru egunetan egingo dituzte lanak, eta, ondoren, ibilgailu astunentzako itxita izango da, hiru astez.
