Eduki publikatzailea

Atzealdea Uretako puzgarri festa izango da, azaroaren 14an eta 15ean, kiroldegian

Obren amaiera ospatzeko uretako puzgarri festa izango da kiroldegian. Edukiera mugatua denez, parte hartzeko irizpideak prestatu ditu Kirol sailak: kiroldegian bertan eman behar da izena, aurrez aurre.

2026·11·04


Azaroaren 14an eta 15ean uretako puzgarri festa izango da Oiardo kiroldegian: sauna eta igerilekua ireki berritan, obren amaiera ospatzeko helburuarekin antolatu du. Haur, gazte eta familiei zuzendutako eskaintza da, hau da, HH3-DBH4 adin tartekoentzat.

Igerilekuen edukiera mugatua denez, Kirol sailak txandak antolatu eta parte hartzeko zenbait irizpide finkatu ditu.

Izen-emateak eta sarrerak

  • Izen-emateak: Oiardo Kiroldegiko harreran, iritsiera-ordenaren arabera.
    • Usurbildar abonatuak: azaroaren 5etik aurrera.
    • Gainontzeko erabiltzaileak: azaroaren 9tik aurrera, plazak bete arte.
  • Prezioak:
    • Abonatuak: doan.
    • Ez-abonatuak: adingabeek eguneko sarrera ordainduko dute (4,60 €); heldu laguntzaileek, berriz, sarrera murriztua (2,26 €).

Funtzionamendu-arauak

  • Familia-taldeak (HH3-LH2): gutxienez heldu batek izena eman behar du, eta bertan egon behar du haurrekin. Heldu bakoitzeko, gehienez, 4 ume sartu daitezke.
  • Segurtasuna eta dinamizazioa: jaia segurua eta alaia izateko, sorosleak eta hezitzaileak egongo dira une oro.
  • Igerilekuko arauak: txankletak eta txanoa derrigorrezkoak dira.

Ordutegiak eta txandak (azaroak 14 eta 15)

1. FAMILIAK (HH3 - LH2).

Gutxienez heldu batek izena eman behar du, eta bertan egon behar du haurrekin. Heldu bakoitzeko gehienez 4 ume sartu daitezke.

Larunbata, azaroak 14:

  • 1 txanda: 09:30 - 10:20
  • 2 txanda: 10:30 - 11:20
  • 3 txanda: 11:30 - 12:20
  • 4 txanda: 12:30 – 13:20

Igandea, azaroak 15:

  • 1 txanda: 09:30 - 10:20 (irteera 10:30ean)
  • 2 txanda: 10:30 - 11:20 (irteera 11:30ean)

2. LH3 - DBH4 (haurrak eta gazteak)

Sarrera eta jolasa autonomoa izango da, guraso arduradunen laguntzarik gabe.

Larunbata, azaroak 14:

  • 1 txanda: 13:30 - 14:50
  • 2 txanda: 15:00 - 16:20
  • 3 txanda: 16:30 - 17:50
  • 4 txanda: 18:00 – 19:20

Igandea, azaroak 15:

  • 1 txanda: 11:30 - 12:20
  • 2 txanda: 12:30 - 13:20