Albisteak
Atzealdea

Ugartondoko errepidea zabalduko da astelehenean, ekainaren 20an

Biribilgune izaera izango du, hau da, norabide bakarrekoa izango da. Kalezartik jaisteko, urbanizazioa inguratu behar da atzeko aldetik. Kalezarrera igotzeko, orain arte bezala, Puntapaxeko zubitik gora joan behar da.

2022·06·17


Astelehenean, ekainaren 20an, Ugartondoko errepidea zabalduko dute, eta aldaketak eragingo ditu, batik bat, Kalezartik herrira jaisteko. Izan ere, Ugartondo urbanizazio berriak biribilgune izaera izango du, hau da, norabide bakarrekoa izango da. Kalezarrerako igoera berdin mantenduko da: Puntapaxeko zubitik gora joan behar da. Kalezartik herrigunera jaistean dator aldaketa: haur eskolako zubitik beharrean, Ugartondo urbanizazioa atzetik inguratuz jaitsi behar da.

Aurrerantzean, beraz, biribilgunearekin, aldapako joan-etorriak bideratzen zituzten behin-behineko semaforoen beharrik ez da izango. Horrez gain, Ugartondon bizitzen ari diren lehenengo bizilagunek ez dute ate beretik sartu eta irten beharko garajera: errepidea ireki bitartean horrela aritu behar izan dute, behin-behinean. Astelehenetik aurrera, goiko aldetik sartu eta behekotik atera ahal izango dute.