Eduki publikatzailea
Atzealdea Ugaldea poligonoko jabeekin bildu da Usurbilgo Udala
Hiru hilabetez egindako diagnosia partekatu eta eraberritzerako abiapuntua definitzeko pausoak eman dituzte.
2017·02·22
Gobernu Planean azaltzen zen bezala, Ugaldeako poligonoko eraberritze plana landu asmoz, Usurbilgo Udalak eta poligono horretako jabeek bilera izan dute asteazken honetan Potxoenean. Modu horretan, hiru hilabetez egindako diagnosia partekatu eta eraberritze horretarako abiapuntua definitzeko pausoak eman dituzte.