Eduki publikatzailea

Atzealdea Udaltzaingoaren Barrenkaleko egoitza, gaurtik aurrera martxan

Udaletxeko espazioa txikia gelditua zitzaien, eta egoitza berriak, gainera, Udaltzaingora jotzen duten herritarren pribatutasuna bermatuko du.

2026·09·29


Usurbilgo Udaltzaingoak egoitza berria estreinatuko du gaur, Barrenkale 2 atarian. Saila, orain arte, udaletxean zegoen kokatuta, baina txikia gelditua zitzaien eta espazio faltak eguneroko lanean eta herritarrekiko arretan eragiten zuela ohartarazi zuten udaletxeko barne espazioa berrantolatzeko prozesuan. Antzeko arazoak jakinarazi zituzten Gizarte Zerbitzuek ere, eta bi sailak Barrenkale 2 atarian udalak zuen lokalera pasatzea erabaki zen.

Urte luzetan biltegi gisa erabili izan da Barrenkaleko lokala, eta udaberrian egin dira obrak. Bitan banatu da lokala, eta, hala, sail bakoitzak bere sarrera du: Udaltzaingoak Kale Nagusiko autobus geltokiaren ondoan, eta Gizarte Zerbitzuek Barrenkaleko maldaren ondoan. Ekain amaieran lekualdatu ziren Gizarte Zerbitzuak, eta Udaltzaingoaren txanda iritsi da, orain.

Udaltzainek erosoago lan egin ahal izateko espazioa lortzearekin batera, haiengana jotzen duten herritarren pribatutasuna bermatzea ahalbidetuko du Barrenkaleko lokalak. Gainerakoan, sailak ohiko funtzionamenduarekin jarraituko du, ordutegi berean. Udal-ekipamenduak erabiltzeko herritarrei uzten zaizkien giltzak itzultzeko buzoia ere badu lokal berriak.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera 07:30 - 21:00
  • Larunbatak: 09:00 - 21:00

Telefonoa: 943 36 11 1