Eduki publikatzailea
Atzealdea Udalen esku dauden Oinarrizko Lanbide Heziketa zentroak indartzeko neurriak hartzeari buruzko mozioa onartu dute EH Bilduk eta PSE-EEk
2021·03·26
Oinarrizko Lanbide Heziketa zentroak indartzeko zenbait neurri eskatu zituen EH Bilduk mozio baten bidez, eta PSE-EEko zinegotziarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailari egindako eskaera onartu zuten martxoko osoko bilkuran. Hain zuzen ere, Hezkuntza saila udalerriekin lanean ari da hurrengo bost urteetan zerbitzuaren kudeaketa arautuko duen dekretua lantzen. “Zenbait hobekuntza izango dituen arren, zerbitzua gehiago hobetzeko ekarpenak egin nahi ditugu”, azaldu zuen EH Bilduk. Koalizioaren eta PSE-EEren botoekin onartu zuten mozioa; EAJk abstentziora jo zuen.
Mozioan azaldu dutenez, ikasleen garapen profesional zein pertsonala ditu helburu Oinarrizko Lanbide Heziketak, eta horrek “ezinbestean” dakar integrazio soziala, ikasketen berreskurapena eta lan munduan sartzeko bitartekoak eskaintzea. Udalek, horretarako, bitarteko ekonomiko gehigarriak jarri behar izaten ditu, EH Bilduren esanetan: “Bestela, ezingo genituzke helburu horiek bete”.
Koalizioaren ustez, beharrezkoa da, besteak beste, zentrook indartzeko udalei Jaurlaritzak egiten dien ekarpena handitzea, gizarteratzean laguntzeko lanpostua finantzatzeko konpromisoa hartzea, baita OLH-n lan egiten duten profesionalen lan esperientziak Lanbide Heziketako zentro publikoetako profesionalen bera izatea ere.
EAJk abstentziora jo zuen behin betiko dekreturik ez dagoelako oraindik.
Mozioa, osorik.