Eduki publikatzailea
Atzealdea Udalaren dirulaguntzak eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko
2022·09·19

Ikasturte berriarekin, martxan jarriko dira eskolaz kanpoko kirol jarduerak, eta bertan izena ematen dutenek udal dirulaguntzak eskatzeko aukera dute: urriaren 28ra bitartean eska daitezke. Horrez gain, kiroldegiko abonu eta ikastaroen kuotetan hobariak eskuratzeko aukera ere eskaintzen du udalak, urte guztian.
Dirulaguntzei dagokienez, udalean aurrez aurre edo modu telematikoan eska daitezke. Bete beharreko dokumentazio guztia udalaren webgunean dago. Hobarien kasuan ere, aurrez aurre zein Internet bidez egin daiteke eskaera. Internet bidez egitekotan, beharrezkoa da B@kQ txartela izatea.
Dirulaguntzen oinarriak, hemen.
Hobarien inguruko informazioa, hemen.
