Eduki publikatzailea

Atzealdea Udalak omenaldia egin dio Tiburtzio Arrutiri

'Goazen Kalera' ibilbide osasuntsuen ekimenean egin zuen esfortsua eta Usurbilenganako izan zuen jarrera eskertu dio Xabier Arregi alkateak.

2016·11·22


Usurbilgo Udalak Tiburtzio Arruti zena omendu du, berak bultzatu zuen 'Goazen Kalera' ibilbide osasuntsuen ekimenaren baitan. Asteazkeneroko ibilbidea egin ondoren, Artzabalen batu dira partehartzaileak, eta bertan izan dira gobernu taldeko ordezkariak. Xabier Arregi alkateak Tiburtzio Arrutiren figura laudatu eta Usurbilenganako izan zuen jarrera goraipatu du. Zentzu horretan, "indibidualismoaren garaian, Tiburtziok kolektibotasunari eta herriari" eman zizkion hainbat ekarpen gogorarazi ditu Arregik.

Oroigarri modura, Udalak haren omenezko plaka jarri du Artzabalen eta lore sorta bat oparitu dio bere bidailagunari.