Eduki publikatzailea

Atzealdea Udalak kirol teknikaria oposizio-lehiaketa askez hautatzeko deialdia eta oinarriak argitaratu ditu

Deialdiaren laburpena BOEn argitaratu eta hurrengo egunean irekiko da izena emateko epea.

2022·04·28


Usurbilgo Udalak kirol teknikaria oposizio-lehiaketa askez hautatzeko deialdia eta oinarriak argitaratu ditu GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Lanpostu hori udalaren 2020ko Enplegu Publikoetako Eskaintzetan jasoa zen, eta, azkenik, orain argitaratu dira deialdia eta oinarriak, azterketetarako gaitegiarekin batera. Dena den, deialdiaren laburpena Espainiako Aldizkari BOEn argitaratu eta hurrengo egunera arte ez da irekiko izena emateko epea; ohiko komunikazio kanalen bitartez emango du horren berri. Epea irekitzen denean, 20 egun balioduneko epea izango da izena emateko, eta udalaren zerbitzu telematikoen bidez edo udal-erregistroan egin ahal izango dute.

Kirol teknikari lanpostua lortzeko oposizioaren proba guztiak gainditu baina izendatuak ez diren hautagai guztiak lan-poltsa batean sartuko dira. Zehazki, bi lan-poltsa sortuko dira prozesuaren amaieran. Lehenengoa, lehentasunezkoa, hautaketa prozesua gainditu (oposaketa eta merituak) eta 4. Hizkuntz Eskakizuna egiaztatu dutenek osatuko dute. Bigarrena, hautaketako oposizio prozesua gainditu eta 3. Hizkuntz Eskakizuna egiaztatzen dutenek. Udalak lanpostu horretan edo antzeko funtzioak dituzten lanpostuetan sortzen diren aldi baterako beharrak asetzeko erabili ahal izango ditu, baita beste toki entitateek ere.

Azken legealdian hainbat kirol teknikari izan dira udalean. Martxo amaieran Lanbiderekin egindako prozesuaren bidez kontratatu du azkena, lanpostu hori karrerako funtzionario batekin bete arte. Hain zuzen, oposizio-lehiaketa helburu horrekin abiatu dute: karrerako funtzionarioa izendatzeko.