Albisteak
Atzealdea

Udalak informatikari laguntzaile postua betetzeko lan eskaintza argitaratu du

Printzipioz, sei hilabeterako eskaini du postua, hiru hilabetez luzatzeko aukerarekin, lan kargaren arabera. Lanpostua betetzeko ez ezik, udalak lan-poltsa osatzeko ere baliatuko du deialdia. Lanbiden eman behar da izena: urtarrilaren 31ra artekoa da horretarako epea.

2024·01·25


Usurbilgo Udalak informatikari laguntzaile postua betetzeko lan eskaintza argitaratu berri du Lanbiden: urtarrilaren 31ra arte dago izena emateko epea, eta Lanbideren bidez egin behar da. Printzipioz, sei hilabeterako lan eskaintza da, hiru hilabetez luzatzeko aukera duena, lan kargaren arabera. Izangaiek informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikaria edo baliokidea den prestakuntza izan beharko dute, baita 3. Hizkuntza Eskakizuna ere.

Udalak informatikarien hainbat lanpoltsa eskatu eta erabiltzeko aukera izan du, baina ez da izangairik lortu. Horregatik jo du Lanbidera, eta lanpostua betetzeko ez ezik, udalak lan-poltsa osatzeko ere baliatuko du deialdia. Merituak baloratzeko Lanbideko curriculuma hartuko da kontuan. Beraz, izangaiek curriculum hori eguneratu gabe duten kasuetan, eta hortik kanpoko merituak baloratu ahal izateko, hautagaiek pertsonalgoa@usurbil.eus helbidera bidali beharko dute dokumentazioa.

Oharra: Lanbideko iragarkian argitaratu dute hileko soldata 2.847,60€-koa dela, baina ez dute zehaztu hilabeteko soldata gordina dela hori, ez garbia.

Eskaintzaren oinarriak kontsultatu: hemen.