Eduki publikatzailea

Udalak herritarrak deitu ditu elkar zaintzera, bando bidez

Eusko Jaurlaritzak agindutakoaren arabera, maskara derrigorrezkoa da gaurtik aurrera. Inguruko herrietako egoera kontuan hartuta, udalak osasun eta higiene irizpideak bete eta elkar zaintzera deitu ditu herritarrak.

2020·07·16


Covid19 birusa dela eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak dekretu bidez agindu du maskararen derrigorrezko erabilera, kasu guztietan, leku ireki zein itxietan, distantzia bermatzeko aukera egonda ere. Usurbilen, gaur-gaurkoz, ez dago kasurik, baina bai inguruko herrietan. Hori ikusita, lasaitasunerako deia egin du udalak, baina erlaxatu gabe: “Jarrai ditzagun osasun eta higiene irizpideak, eskuak maiz garbituz eta distantziak mantenduz. Orain arte bezala, jarrai dezagun arduraz jokatzen, erantzunkidetasunez. Elkar zaindu gaitezen”.

Bandoa jarriko du, datozen orduetan, herriko atari guztietan, mezua herritarrei helarazteko.