Eduki publikatzailea

Atzealdea Udalak hainbat dirulaguntzaren behin betiko ebazpenak argitaratu ditu

Lehenengo aldiz, Usurbilen etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak banatuko ditu udalak, baita desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako bideratutakoak ere.

2021·09·21


Hainbat udal-dirulaguntzaren ebazpen proposamenak argitaratu ditu udalak, gaur, GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, irailaren 7an egin zen Tokiko Gobernu Batzarrean hala erabaki ostean. 11 dirulaguntza lerroren ebazpenak argitaratu ditu guztira.

Hona GAOn argitaratu diren ebazpenak, lerroz lerro:

Bi laguntza lerro berri

Gaur argitaratu diren dirulaguntzen artean bi berriak dira. Hain zuzen ere, 2021eko otsaileko osoko bilkuran Dirulaguntzen Plan Estrategikoa eguneratzea erabaki zuten, aho batez, lerro berriok sortu ahal izateko, Covid19aren osteko krisi sozial, ekonomiko eta ekologikoari aurre egiteko asmoz. Laguntza berrietako bat Usurbilen etxebizitzak alokairuan hartzeko sortutakoa da. Merkatu libreko etxebizitzen alokairurako dirulaguntza lerroa da, udal-gobernuaren ekimenez sortua, etxebizitzen alokairu prezio altuengatik eta lan-baldintza prekarioengatik etxebizitza alokatu edo erosteko zailtasunei aurrei egiteko. Aurten lehenengoz sortu den beste lerroa desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako lerroa, PSE-EEko zinegotziak 2021eko aurrekontuei egin ekarpenaren ostean.