Eduki publikatzailea

Atzealdea Udalak hainbat dirulaguntzaren behin-behineko ebazpenak argitaratu ditu

Ingurumena, Nekazaritza eta abeltzaintza, Hirigintza, Gizarte Zerbitzuak, Kultura eta Kirol sailetako hainbat dirulaguntza lerroren ebazpen proposamenak dira: alegazioak aurkezteko aukera izango da, bihartik hasita ekainaren 4ra arte (hori barne).

2026·05·21


Zenbait udal dirulaguntzaren ebazpen proposamenak argitaratu berri dira GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Bihartik aurrera, 10 lanegunez alegazioak aurkezteko aukera izango da, ekainaren 4ra arte (hori barne); halakorik ezean, behin betiko onartuta geldituko dira. Ingurumena, Nekazaritza eta abeltzaintza, Hirigintza, Gizarte Zerbitzuak, Kultura eta Kirol sailetakoak dira argitaratu diren ebazpenak:

Ingurumena

Ingurumen egitasmoak gauzatzeko dirulaguntza:

  • Bi eskaera izan dira, eta biak onartu dira.
  • Guztira, 7.008,25€ banatuko dira.
  • Ebazpena (PDF): hemen.

Nekazaritza eta abeltzaintza

Nekazaritza eta abeltzaintza egitasmoak gauzatzeko dirulaguntza:

  • Hemeretzi eskaera izan dira, hamazazpi onartu dira.
  • Guztira, 17.405€ banatuko dira.
  • Ebazpena (PDF): hemen.

Hirigintza

  • Etxebizitzen alokairua
    • Zazpi eskaera izan dira, eta bi onartu dira.
    • Guztira, 4.800€ banatuko dira.
    • Ebazpena (PDF): hemen.
  • Igogailuak instalatzeko dirulaguntzak
    • Ez da eskaerarik izan.
    • Ebazpena (PDF): hemen.

Gizarte Zerbitzuak

  • Gizarte Zerbitzuen arloan egitasmoak burutzeko dirulaguntzak
    • Hamalau eskaera izan dira, eta hamahiru izan dira onartuak.
    • Guztira, 10.797,89€ banatuko dira.
    • Ebazpena (PDF): hemen.
  • Desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzak
    • Ez da eskaerarik izan.
    • Ebazpena (PDF): hemen.

Kultura

  • Kultur egitasmoak gauzatzeko dirulaguntzak
    • 21 taldek 74 ekintza gauzatzeko eskaerak izan dira; bi izan ezik, gainerako ekintza guztiak lagunduko dira.
    • Guztira, 79.973,65€ banatuko dira.
    • Ebazpena (PDF): hemen.
  • Kultur sorkuntzarako egitasmoak garatzeko
    • Hiru eskaera izan dira, eta hiruak onartu dira.
    • Guztira, 8.250 € banatuko dira.
    • Ebazpena (PDF): hemen.

Kirola

  • Kirol elkarteen ohiko egitasmoak
    • Bost talderen eskaerak onartu dira; beste batek epez kanpo egin zuen eskaera.
    • Guztira, 60.000 € banatuko dira.
    • Ebazpena (PDF): hemen.
  • Kirol egokituko jarduerak burutzeko
    • Ez da eskaerarik izan.
    • Ebazpena (PDF): hemen.
  • Kirol elkarteenak ez diren kirol jarduerak burutzeko
    • Bost talderen eskaerak izan dira, eta bat ez da onartua izan.
    • Guztira, 2.000 € banatuko dira.
    • Ebazpena (PDF): hemen.