Eduki publikatzailea

Atzealdea Udalak behin-behineko ikasgela egokitu du DYAren lokalean, azterketa garaietarako

Ikasteko leku apropos bat egokitu du udalak DYAren Munalurrako lokalean. Bihar, abenduaren 13an, irekiko dute: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 19:45ra egongo da zabalik abendu-urtarrilean eta maiatz-ekainean.

2023·12·12


Udalak behin-behineko ikasgela egokitu du DYAren Munalurrako lokalean: asteartean, abenduaren 13an, irekiko dute. Astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 19:45ra egongo da zabalik, eta hamasei lagunentzako lekua du. Urtean bitan irekitzea da asmoa, azterketa garaietan: abendu-urtarrilean (urtarrilaren 31ra arte) eta maiatz-ekainean.

Sutegi liburutegian bada ikasteko espazioa, baina hainbat erabiltzailek ohartarazi izan dute ez dela egokia. Arazo hori bideratzeko proiektua idatzia du udalak, eta bitan argitaratu du lizitazioa: bi aldietan, ordea, hutsik gelditu da. Ikasgela egoki baten beharrak bultzatuta, DYArekin hitz egin eta haiek erabiltzen duten lokala urtean bitan behin-behineko ikasgela gisa erabiltzea adostu dute.