Eduki publikatzailea
Atzealdea Udal langileen soldatak %2 igotzea onartu dute, aho batez
2024·07·26
Udal langileen soldatak %2 igotzea onartu dute, aho batez, uztaileko osoko bilkuran. Soldaten igoerak Espainiako estatuko aurrekontu legeak arautzen ditu, eta %2 da 2024rako aurreikusi den igoeraren kopurua. Aldi berean, Eudelek ere soldatak kopuru horretan igotzea gomendatzen du. Hori da, beraz, udalbatzari proposatu zaiona eta aho batez onartu dena.
Era berean, azken urteetan egin bezala, %2ko igoerarekin batera onartu da urte amaieran %0,5eko igoera gehigarria aplikatzeko aukera, hala badagokia. Alegia, igoera gehigarria aplikatzeko aukera aztertuko da baldin eta 2022, 2023 eta 2024 urteetako KPI harmonizatuaren aldaketaren baturak 2022, 2023 eta 2024 urteetako ordainsari-igoera finko metatua gainditzen badu.